PROIEKTUAK

Komunitate baten Ondare Immaterialaren Bilketa haren nortasuna sendotzeko erabili daiteke

Gure lanaren emaitzek dituzten ondorioek gure proiektu propioa gainditzen dutenean, saihestezina da harro sentitzea. Horixe pasa zen joan den astean Noainen. Orain dela pare bat urte Elortzibarreko Ondare Immaterialaren bilketa egin genuen. Eta gertatu ohi den bezala, bertako biztanleek euren Ondare Immaterialeko Unitateetan Nafarroako negu gogorrei buruzko historia asko kontatzen zituzten: hotza, lanak, inauteriei buruzko

Segi irakurtzen »

Labrit, Kultur Ondare Immaterialaren I. Nazioarteko Kongresuan izan zen

2018rako ditugun proiektuen berri ematen jarraitu aurretik, 2017an parte hartu genuen hainbat jarduera ekarri nahi ditugu gogora. Izan ere, urte amaieran hainbeste genuen kontatzeko ez genizuela zenbait gaien inguruan sare sozialetatik harago ezer ere kontatu. Urrian esaterako, Kultur Ondare Immaterialari buruzko Nazioarteko Kongresuan izan ginen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultur Ondare Immaterialaren Artxiboko Katedrak antolatu zuen

Segi irakurtzen »

Mintegia 2018: iragana ebaluatzen eta etorkizuna prestatzen

Labriten uste dugu garrantzitsua dela tarteka gelditu egindakoa ebaluatu eta egiteke daukaguna prestatzeko. Horregatik, urtean behin denok landetxe batean elkartzen gara mugikorrak itzali eta gure lana nola egiten dugun eta nola hobetu nahiko genukeen hausnartzeko. Joan den asteburuan, 2018ko Mintegia izan genuen. Bertan, gure emaitzak eta urtean zehar ikasitakoak aurkezteko denbora izan genuen, baita gainerako

Segi irakurtzen »

#TourLabrit: Mexiko

Kontatu genizuen moduan, orain dela aste batzuk Latinoameriketan izan ginen Ondare Immateriala kudeatzeko gure modua ezagutzera emateko, eta noski, baita gure eguneroko jardunerako bestelako metodologiak, kontzeptuak eta ereduak ezagutzeko ere. Argentinan bezala, Mexikon ere instituzionalki nahiz akademikoki maila altuko kongresu batean parte hartzea izan zen gure helburuetako bat. Kasu honetan, azaroaren 7tik 11ra bitarte Hermosillon,

Segi irakurtzen »

Urte berri on!

2017a amaitzear dago eta balantzea egiteko unea iritsi zaigu. Urte bizia baina polita izan da aurtengoa: Ondare Immateriala pasioz bizi izan dugu, beti bezala eta gainera, pertsonalki nahiz profesionalki aberasten gaituzten leku, pertsona eta teoria berriak ezagutzen jarraitzeko zortea izan dugu. 2017an zehar gertuko Ondare Immaterialarekin lan egin dugu eta oso urrutira ere bidaiatu dugu

Segi irakurtzen »

Tokiko Entitateak Ondare Immaterialaren kudeaketan: azaroak 21, Nafarroako Museoa.

Kultur Ondarearen kudeaketa eragile askok partekatzen duten zeregina da. Gure testuinguruan, Estatuko Administrazio Orokorrak nahiz Autonomia Erkidegoek duten eskumena eztabaidaezina da, baina Ondare Immaterialaren kasuan, beharrezkoa da kudeaketa lan horietan bestelako eragile motak ere parte hartzea: Sozietate zibilak eta tokiko entitateak. Askotan hitz egin izan dugu Kultur Ondare Immaterialaren babeserako zereginetan eragileen inplikazioaren garrantziaz, baina

Segi irakurtzen »