PROIEKTUAK

IRUDILANTEGIA ATELIER DE IMAGINARIOS / GAYARRE ANTZOKIA

Proiektu hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Cultural 2020 programaren barruan hautatu da. Proposamen sendoa da, ikerketa, sorkuntza, ekoizpena eta arte eta kultur zabalkundea uztartzen dituena. Hori guztia, ondare immaterialetik, arte plastikoetatik eta arte eszenikoetatik datozen prestigio handiko hiru erakunderen arteko lankidetzaren bidez: Labrit Ondarea, Gayarre Antzokia eta Huarte Zentroa. Proiektuak asmo handiko apustua egiten du: identitate-lekuei lotutako iruditegi kolektiboak identifikatzea da helburua, kasu honetan, Gayarre Antzokiarena.

Proiektu honen helburua da erakustea Labrit Metodologia eraginkorra dela leku erreferentzial bateko iruditegi kolektiboa osatzen duten erreferenteak identifikatzeko. Gaiarre Antzokia aukeratu dugu azterketa-gune gisa, Iruñeko kultura eta gizarte-testuinguruan duen zeregina kontuan hartuta, ondarearen eta nortasunaren ikuspegitik.

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email