PROIEKTUAK

Xaldun Kortin webgunea / Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

Nafarroan mendez mende ahozko ondaretik jasotako abesti, jolas eta ipuinak jasotzen dira Xaldun Kortin webgunean. Bertan, 0-6 urte bitarteko haurrei, gurasoei nahiz irakasleei zuzendutako ondarea jarri da gizarte osoaren eskura. Webgunean ageri den ondarearen bilketa duela urte batzuk hasi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak, zenbait udal erakunderekin batera, eta gero Euskokultur Fundazioaren bultzada jaso zuen.

Lekukotasun horiek oinarri hartuta, bigarren fasean Xaldun Kortin, jolastu gurekin! argitalpen multimedia prestatzeari ekin zioten Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Labrit Ondarearekin batera. Lan hori (liburua, DVDa eta musika CDa) 2014. urtean argitaratu zen, eta orain martxan jarri den webgunearen iturri nagusia izan da.

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email