PROIEKTUAK
Argitalpena: Kultur Ondare Immaterialari buruzko legedia Nafarroan
Labriten gure ikerketa eta sormenezko lan orduek ahalik eta biziraupen handiena izan dezaten saiatu ohi gara. Horregatik, Ondare Immaterialaren itzulketan egin ohi ditugun ekimenez gain, aldizkari berezituetan artikuluak kaleratzen saiatzen gara ahalik eta maiztasun handienarekin, eta gure eguneroko eginbeharrek uzten diguten artean. Hain zuzen ere, momentu honetan zenbait argitalpenekin lanean gabiltza, baina kaleratu dugun azkena
Labritek, Itzagako San Migelera egindako erromeriaren inbentarioa egin du
Trinitate igandean, Mendekoste ondorenean, Itzagaondoa ibarreko bizilagunak eta Itzagaondoa eta Untzitibarreko hainbat eta hainbat pertsona, Itzagako San Migel ermitaraino igo ziren, Itzagako haitzeraino. Gaur egun, Itzagaondoako Ardatzeko herritar batzuk baino ez dute bizirik mantentzen penitentziaren antzinako izaera, oinez, tunikekin jantzita eta egurrezko gurutzeak bizkarrean daramatzatela igotzen baitira. Igande goizean, tunikekin jantzita zihoazen erromesei eta bere
Barañainek bere Ondare Immaterialaren bilketa aurkeztu du
Gure proiektu izarra izan arren, aspaldi honetan gure blogean ez dizuegu Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboan egindako aurrerapenei buruz hitz egin. Azkeneko hilabete hauetan, hainbat herrietan ekin diogu bilketari, beste hainbatetan Ondare Immaterialaren Unitateak amaitu ditugu eta Barañainen adibidez amaitutako lana aurkeztu dugu. Joan den martxoaren 1ean, UPNArekin elkarlanean, aurreko hilabeteetan erregistratutako 18 elkarrizketen aurkezpen ekitaldia
M8 – Emakumeok planto
Emakumeok, lan egin, zaindu, pentsatu eta sortu egin dugu, bizitza hasi zenetik gaur arte. Labritek bat eginen du martxoaren 8ko grebarekin. Oroitzapenean bidea egiten hasi ziren emakumeak izanen ditugularik. Haiei esker geure bidea garatu dezakegu, altxa gaitezke eta erabakiak har ditzakegu. Emakumeok planto egiten badugu, mundua gelditu egiten delako.
Labrit Iruñeko gizarte-egitura aztertzen duen Kolaboratorio bat dinamizatzen ari da.
Otsailean eta martxoan zehar gure gairik gustukoenak batzen dituen lan bat garatzen gabiltza: giza parte-hartzea, asoziazio-egitura eta Iruña. Harrigarria da zenbat giza-talde txiki eta handi dauden Iruñean, bai aisialdiari zuzendutakoak edota kirol arlokoak, lan arlokoak, politikakoak nahiz auzo-konpromisozkoak. Elkarteak (gastronomikoak, kulturalak, Sanferminekin otutakoak, kirolak edota aisialdikoak) ezaugarri eta jatorri oso ezberdineko pertsonez daude osatuak, baina
Nor garen erakutsiko digun Ondarea.
Duela egun batzuk, lankide ditugun Gaizka Arangurenek eta Abel Castillok, Radio Euskadik Nafarroan egiten den Ondare Immaterialaren bilketa lanari buruz eskainitako erreportajean parte hartu zuten. Hemen klik eginez entzun dezakezue Aritz Aguirreren erreportaje osoa. Gaizkak eman zion hasieran, XX. Mendeko kultur herentzia pantailetara iristeak duen garrantzia azalduz, belaunaldi berriek Bob Esponja eta Homer Simpson pertsonaien