PROIEKTUAK

2019ko Arte Ederretako Urrezko Domina jaso du Ángeles Querolek

Joan den urtearen amaieran albiste batek ilusio berezia egin zigun Labriten. Gure laguna eta maiz lankidea ere izan dugun Mª Ángeles Querolek 2019ko Espainiako Arte Ederretako Urrezko Domina jaso baitzuen. Kultura eta Kirol Ministerioak emandako sari honek arteen alorrean nabarmendu diren pertsona eta entitateei egiten die aitortza, bere kasuan Kultur Ondarearen babesaren alde egindako lanagatik.

Segi irakurtzen »

Martxan da Idiazabal Gaztaren Ondare Immaterialari buruzko bilketa

Labrit Ondarean gazta oso gustuko dugu, hori ezin dugu ukatu. Blog honetan bertan adibidez, hainbatetan eman dizuegu Erronkari Gaztaren Sor-Markarentzako egindako lanen berri. 2019an ekin genion Idiazabal Gaztaren Ondare Immateriala biltzeari, bere Sor-markaren eskariz. Ondare Immaterial Unitateen (OIU) exekuzioa aurtengo ilbeltzean hasi zen. Guztira, 10 OIU egitea aurreikusten da, 5 emakumezko eta 5 gizonezko, profil

Segi irakurtzen »

2020ko Mintegia

Asteburu gizena Labriteko lantaldearentzat.  Ez da izan ahozko memoriaren bilketan jo ta fuego ibili garelako, ez gara inolako kongresutan egon, ez dugu dokumental baten errodajea izan … atsedenik gabe sortzen, eztabaidatzen eta proposamenak egiten eman dugu asteburua. Egun hauetako helburua ez da, ohikoa den gisan, Ondare Immateriala kudeatzea baizik eta elkarrekin Labriteko proiektuan lan egitea.

Segi irakurtzen »

“Kontu kontari. Erriberri memoria eta identitatea” dokumentalaren aurkezpena Erriberrin

Joan den abenduaren 27an 2019 behar bezala amaitzeko aukera izan genuen Errierrin aurkeztu genuen azken dokumental etnografikoarekin: “Kontu kontari. Erriberri memoria eta identitatea”. ??   Joan den abenduaren 27an 2019 behar bezala amaitzeko aukera izan genuen Errierrin aurkeztu genuen azken dokumental etnografikoarekin: “Kontu kontari. Erriberri memoria eta identitatea”. 46 minutuko iraupena duen dokumental hau Erriberriko

Segi irakurtzen »

Jabetza Intelektualaren eskubideak Ondare Immaterialean Erabiltzeko Jardunbide egokiak.

Joan den astean erran genizuen gure bi kidek, Itziar Lurik (Labrit Ondarea) eta Conchi Cagidek (Intangia Elkartea), 948 Merkatuan izan zirela. Bertan aurkeztu zituzten Kultura Ondare Immaterialean Jabego Intelektualaren aplikaziorako Praktika Egokiak. Jardunbide Egokien zerrenda hau Nafarroako Museoan 2019ko irailaren 17an eta 18an izandako ‘Ukitu ezin dena babestuz: Kultur Ondare Immateriala eta Jabetza Intelektualari buruzko

Segi irakurtzen »

Labrit eta Intangia 948 Merkatuan.

Joan den irailean, Intangia Aktibo Ukiezinen Babeserako Elkarteak eta Labrit Ondareak (Nafarroako Museoaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin),  ‘Ukitu Ezin Dena Babestuz: Kultur Ondare Immaterialari eta Jabetza Intelektualari buruzko Jardunaldiak’ antolatu genituen. Egun horietan bi alorretako profesionalok gai hauei buruz aztertu, eztabaidatu eta ikasteko aukera izan genuen, modu zuzenean babesteko Jardunbide Egokien zerrenda bat

Segi irakurtzen »