Ondare Immaterialaren Bilketa Lerinen: Ardoaren Kulturaren dokumentazioa Udalaren eta Bodegas Alconde upategiaren lankidetzaren bitartez.

Navarchivo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialari buruzko katedrak sustatutako proiektu bat da, Labrit Ondareak exekutatzen duena eta Nafarroako Foru Erkidegoko Kultur Ondare Immateriala biltzea helburu duena.

Beste hainbat alditan kontatu izan dizuegun moduan, Labriten Nafarroako Foru Erkidegoko Ondare Immateriala dokumentatzen dugu metodologia antropologikoa erabiliz eta bizitza historien bilketaren bitartez: dagoeneko bilketa fasea 146 udalerritako 518 herritan burutu dugu eta 2206 Ondare Immaterial Unitate dauzkagu beste horrenbeste informatzailerengandik jasota. Baina udalerri bakoitzean prozesu honek zerbait berezia izan ohi du.

Adibidez, Lerinen ardoaren kultura izan da hein handi batean herriaren nortasuna egokitu duena, bere paisaiaren, hiztegiaren, erabileren eta ohituren bitartez. Arlo horretako agente nagusien artean dago Bodegas Alconde upategia, gaur egun pribatua izan arren, jatorriz 1956an Virgen Blanca kooperatibak sortutakoa. Herri oso batek egindako esfortzu kolektiboaren adibide da. Egungo upategia bertako kooperatibako kide berdinengandik 2007an sortutako proiektu bat da.

Udalak Labritekin Ondare Immaterialaren bilketarako sinatutako hitzarmena (2019 eta 2020an zehar 23 Ondare Immaterial Unitate bilduko dira) abiapuntua izan zen udalerriaren eta upategiaren arteko lankidetza publiko-pribatua adosteko: elkarlan honi esker, Leringo Ardoaren Kultura Udalak nahiz Bodegas Alconde upategiak sustatutako elkarrizketetan islaturik geldituko da.

Material guztia udalerriko Ondare Immaterialaren Artxiboaren zati izanen da. Hala adostu zuten María Consuelo Ochoa Resano alkateak eta Marcos Gorricho, Bodegas Alconde upategiko kudeatzaileak (argazkian).

Egin dezagun topa!

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email