Jatorrizko pagadien Kultur Paisaiaren Ikerlana

  1. urtean zehar, Ondare Naturala eta Kultur Ondarea, batez ere Ondare Immateriala, uztartzen dituen proiektu bat garatzeko aukera izan genuen. Kultura eta Kirol Ministerioko Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak, oso bereziak diren inguru natural batzuei buruzko kultur ondasunei buruzko ikerlan bat egiteko eskatu zigun, jatorrizko pagadiei buruzkoa hain zuzen ere.

2017ko uztailaren 7an, UNESCOk Munduko Ondarearen Zerrendan, “Karpatoetako eta Europako beste eskualdeetako jatorrizko pagadien ondasuna” gehitzea erabaki zuen, eta ondoren zabaldu egin zen “Karpatoetako jatorrizko pagadiak eta Alemaniako pagadi zaharrak” (2007an erregistratua izan zen eta eta 2011n zabaldua). Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Italia, Polonia, Eslovenia, Espainia, Errumanía eta Ukrainak 67 pagadi berri aurkeztu zituzten eta aurrez zeuden 15ekin, 82 dira UNESCOren Zerrendan inskribatutakoak. Estatu Espainiarrak bere aldetik, Aylloneko pagadiak (Montejo eta Tejera Negra), Nafarroakoak (Lizardoia eta Aztaparreta) eta Europako Mendiak (Cuesta Fría eta Canal de Asotín) gehitu zituen. Beraz, gure proiektuaren helburua, UNESCOk egindako ikerlana osatzea zen. Ordura arte alderdi naturaletan soilik oinarritutako lanari bestelako ikuspuntuak ere gehitzea, Kultur Ondarearekin lotutakoak, ondare materiala, nahiz immaterialari dagozkionak.

Lan honetan zehar, faktore naturalei eta pagadien eraikuntza historiko, identitario eta kulturalei buruzko ikerlan bat egin genuen, baita erlazionatutako adierazpen guztiei buruzkoa ere. Eta leku eta ondasun horiei eragiten dien arau eta dokumentuei buruzko analisi bat ere egin genuen. Gainera, Iberiar Penintsulako jatorrizko pagadiei lotutako Kultur Ondarea kudeatu eta babesteko oinarri eta irizpide batzuk ere proposatu genituen, ikuspuntu turistikotik nahiz ekonomiko edota sozialetik.

Espainiako Kultur Ondarearen Institutuaren YouTube kanalean kaleratutako laburpen bideoa uzten dizuegu aurrerapen gisa, ikerlan osoa kaleratu aurretik paisaia hauetaz goza dezazuen.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email