PROIEKTUAK
Ondare Immaterialean murgilduta
Koronabirusaren krisiak ekarritako konfinamendua aukera ezin hobea da gure lana ez ezik, eskura ditugun baliabideak berrikusteko. Izan ere, maiz eguneroko erritmoak ez baitigu horiek behar bezala aprobetxatzen uzten. Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, gaur, UNESCOko Kultur Ondare Immaterialaren sailak (Herbehereen laguntzarekin) sortutako aplikazioan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, 2003ko Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako Konbentzioak jasotzen dituen hiru
Etxean egon gineneko memoria
Joan den urtean Labriten hamargarren Urteurrena izan zen. 10 urte memoria biltzen eta denboraren poderioz hura galdu ez dadin lan egiten. Ez genuen inondik inora espero 2020. Urte honek denboraldi ahaztezin hau ekarriko zigunik. Hala ere, sentsazioak, emozioak oroitzea ez da aski guretzat. Garai hartako bizitza nolakoa izan zen gogoratzeko, datuak ere beharrezkoak izanen dira.
COVID-19: Ondare Immaterialaren Unitateak biltzearen lana etengo dugu
Aste honetan berean aipatu bezala, gure bilketa lan taldea jo ta fuego zebilen Nafarroako hainbat udalerritan. Egoera hau aldatu egin da azken egunetan. Adineko pertsonak dira, hain zuzen ere, Navarchivoren bihotzean daudenak. Euren ahozko memoriak herri hauetako Ondare Immaterialaren oinarri dira eta behar den moduan zaindu behar dira. Gauzak horrela, Nazioarteko, estatuko eta erkidegoko erakundeen
Bilketan…
Badira zenbait hilabete gure proiektu garrantzitsuenetako baten inguruko berririk eskaintzen ez dizuegula: Navarchivo proiektuaren bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialaren Katedrak sustatuta Labrit Ondareak exekutatutako Nafarroako Foru Komunitateko Ondare Immaterialaren bilketa. Dakizuen bezala, Labriten Nafarroako Ondare Immateriala erregistratzen dugu antropologian oinarritutako metodologiarekin eta bizitza historien bilketaren bitartez: Gaur gaurkoz 147 udalerritako 525 herriren Kultur
Unión Deportiva Mutilvera klubaren Ondare Immateriala biltzen
Futbolaren historia ez dute munduko hiriburuetako talde handienek bakarrik osatzen. Maiz, klubik xumeenak izaten dira kirol horri atxiki ohi zaizkion pasioa, adiskidetasuna eta nork bere burua gainditzea bezalako baloreak indartzen dituztenak. Eta horren adibide da Unión Deportiva Mutilvera. U. D. Mutilverak mende erdiko historia du atzean, hein handi batean Mutiloako garapen ekonomiko, sozial eta kulturala
Nafarroako Naturgune Babestuei buruzko ikus-entzunezkoak sortu ditu Labritek.
Berriki Natura 2000 Sarearen webgunerako 36 ikus-entzunezko ekoiztu ditugu. Sare hori Europar Batasunak sortu zuen dibertsitate biologikoa kontserbatzeko eta Foru Komunitateko lurraldearen %25 inguru dago babestutako esparru horien barruan. 36 naturgune horiek ezagutzera emateko, 2019ko azken lauhilekoan, barne bakarrizketa moduan sortutako 36 bideo erregistratu ditugu eta, 3 eta 4 minutu artean irauten du bakoitzak. Naturgune