“GALBURU SUSTRAITUAK” Xulapaingo bailarako dokumentalaren aurkezpena.
“Iragana, orain, etorkizuna eraikitzeko baliagarria izan dadila” Horrelaxe abiatzen da Xulapainen errodaturiko “Galburu sustraituak” dokumentala. Bertako biztanleen memoriatik abiatu eta XX.mendera eramaten gaituena. Heldu den larunbatean, ekainak 20, bailararen festa egunean bertan aurkeztuko da lan hau. Bere 13 herriak duela 100 urte bezalaxe erakusten ditu lanak. Atzera bidaia proposatzen digu garai bateko Aristregi, Beltzuntze, Beorburu,…