Ziordiko ilargia

Gure azken postean (Labriteko blogeko sarrera guztiak HEMEN berrikusi ditzakezue) jakin-minarekin utzi zintuztegun: Labritek ekoiztutako Kultur Ondare Immaterialaren transmisioko azken dokumentalen trailerrak erakutsi genizkizuen, bat izan ezik.

Gaur, Ziordiko ilargiaren trailerra erakutsi nahi dizuegu. 2010ean eta 2011n jasotako zortzi aitona-amonen oroitzapenen bitartez garatutako 52 minutuko dokumentala. Urte horietan zehar, Burunda ibarreko herri horretako Ondare Immaterialaren bilketa fasea burutu zen eta bertako Udalak, gordeta zegoen kutxatik ateratzeko momentua zela erabaki zuen iaz.

Gainera, bildutako zortzi Ondare Immaterial Unitate horietatik, jaiekin, lanbideekin, euskararekin (herrian euskaraz hitz egin zuen azken ziordiarra izan zen Patxi Goldarazi egindako elkarrizketa ere jaso da) edo emakumeei zegokien lanekin lotutako eszenak errekreatu dira. 70 herritarrek baino gehiagok parte hartu dute. Dokumentalaren soinu banda bera ere berezia da: Aita Donostiak 1920an aurkitutako Ziordia, Dozen erditxu bat bertsu abestian oinarritutakoa eta Ion Celestinok konposatu duena.

Dokumental honi buruzko bideo txiki hau uzten dizuegu ikusgai. Eta gehiagorako gogoa pizten bazaizue, Labriteko filmografia eskuragarri duzue gure VIMEOKO KANALEAN.

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email