PROIEKTUAK

Zangozako Ondare Materiagabearen on-line artxibategia.

www.laquenuncaolvido.com

Historiak dioenaren arabera Zangoza da “inoiz falta izan ez zena”. Hala dio bere armarriak. Proiektu honetan, bigarren titulu adigarri bat erabili dute: «sekula ahantzi ez zuena».

2013. eta 2014. urteetan hiriko Ondare Materiagabearen Bilketa gauzatu zen. Hilabete horietan adinekoak diren eta gure gizarterako garrantzitsutzat jo diren bizitza historiak grabatu zitzaizkien 55 bizilaguni, HD formatuan. Guztira136 grabazio ordu izan ziren eta, 3.950 kontakizun txiki betirako salbu gelditu dira. Inoiz galduko ez den oroitzapen multzoa, garaiz jasoa. Zangozako XX. mendeko historiaz egindako puzzle bat da, gizon eta emakumeek jarritako piezez osatua, ikuspegi, sentsibilitate eta ideologia ezberdinez apainduak. Desagertutako lanbideez, irudikatzea zaila egiten zaigun bizimoduaz, gerraz, ohiturez, tradizioez eta erritoez,… aritzen zaizkigu herriko 55 gizon eta emakume hauek.

Zangozako Udalak, ez zuen ahaztu.

logozangoza

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email