Laura Benadiba Labrit Ondareko egoitzan izan da

Joan den ostiralean bisita berezia izan genuen Labriten. Laura Benadiba etorri zen Iruñeko gure bulegora. Ahozko Historiari buruzko ikerketan berezitua den historialari argentinarrak, bere azken emaitza, gogoeta eta argitalpenei buruzko hurbilketa bat egin zigun.

Laura Benadiba, Otras Memorias Ahozko Historiaren hedapenerako eta irakaskuntzarako elkarte zibilaren sortzailea da. Gainera, urteak daramatza Buenos Airesko Probintziako Kultura eta Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiko CENDIE (Dokumentazio eta Hezkuntza Informazioaren Zentroko Zuzendaritza) erakundeak aurrera eramaten duen “Raíces Docentes” izeneko Ahozko Historiari buruzko programa koordinatzen.

Bere ikerketen artean nabarmentzekoak dira hezkuntza maila guztietara aplikatutako Ahozko Historiarekin lotutakoak. Gizarte mugimenduetako Ahozko Historiaren bilketaren metodologiari buruzko gidaliburu interesgarri bat ere argitaratu du.

 

Argentinara egindako gure lehenengo lan bidaietako batean ezagutu genuen Laura Benadiba eta geroztik, elkarrengandik ikasi eta eztabaidatzeko aukera izan dugu.

Zure hurrengo bidaian berriro ere elkar ikusiko dugulakoan gaude, Laura!

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email