Trinitate igandean, Mendekoste ondorenean, Itzagaondoa ibarreko bizilagunak eta Itzagaondoa eta Untzitibarreko hainbat eta hainbat pertsona, Itzagako San Migel ermitaraino igo ziren, Itzagako haitzeraino. Gaur egun, Itzagaondoako Ardatzeko herritar batzuk baino ez dute bizirik mantentzen penitentziaren antzinako izaera, oinez, tunikekin jantzita eta egurrezko gurutzeak bizkarrean daramatzatela igotzen baitira.
Igande goizean, tunikekin jantzita zihoazen erromesei eta bere gurutzeei ermitara igotzen lagundu genien (600 metrotik 1.240 metrotarainoko desnibela du ibilbideak), euren latinezko letaniak entzun genituen eta soroen bedeinkapenaren testigu izan ginen.
Aurretik, maiatzaren zortzian, erromesak ´Criadico´ ermitara igo ziren. Bertan dago XV. mendean zurez landutako irudi gotikoa, San Migel Goiaingerua irudikatzen duena, eta bertan egoten da bere jaiegunaren aurreko igandera arte (irailaren 29). Egun horretan, bizilagunek Zuhatzuko elizara bueltan ekartzen dute.
Irudi hori Criadico ezizenez da ezaguna, Nagusiak (Urteko 365 egunak, San Migeleko Izagako ermitan egiten den irudia) txikiagoa den irudiari, hilabete batzuk ibarrean egoteko agintzen dio, gertatzen den guztiaren berri izan dezan, bizilagunen beharrak ezagutu ditzan…. eta ondoren dena kontatu diezaion, bitartekari lanak egin ahal izateko.
Kultur manifestazio immaterial hau, batez ere azkeneko hamarkada hauetan, aldaketa etengabea bizitzen ari da. Harrigarria da, euren tunikekin parte hartzen duten erromesetatik… bakar bat ere ez dela sinestuna. Izan ere, Ondare Immaterialak, nahiz eta kasu honetan itxuraz sinismen erlijioso bati lotuta egon, norbanakoaren fedea gainditzen du mugimendu kolektibo batean bihurtuz.
Espero dugu, beste behin, dokumentazio eta ezagutza prozesua, erromeria hau bezalako.