KISKI, EUSKAL PILOTAREN AGIRI ETA MATERIALEN ARTXIBATEGI DIGITAL NAGUSIA JADANIK MARTXAN DAGO.

Kiski, larruzko piloten muina edo barneko zatia da.

Abian da euskal pilotaren gordailu digitala. Ikuspegi antropologikotik eraikiko dugun pilota munduaren iruditeria osatzen duten erreferenteak identifikatu eta transmititzeko tresna.

Iruñeko Labrit frontoian Kiski proiektuaren aurkezpena gauzatu da. Euroeskualdeak  finantzatutako eta “Euroeskualdeko Herritartasuna” proiektuen deialdian hautatutako proiektu bat. Euskal Herriko Pilota Konfederazioa, bazkide nagusi gisa, Ikas Pilota eta Labrit Multimedia proiektuaren eragile nagusiak dira.

Aurkezpen ekitaldira honako hauek etorri dira, Arola Urdangarin (Euroeskualdeko Zuzendaria), Marie Heguy-Urain (Euroeskualdeko Proiektuen kudeatzailea), Martín Ibarra (EHPK), Olatz Idoate (Ikas Pilota), Gaizka Aranguren (Labrit Multimedia), Gotzon Embil (Euskadiko Euskal Pilotaren Federazioaren Lehendakaria) eta Javier Conde (Nafarroako Euskal Pilotaren Federazioaren Lehendakaria).

Proiektuak EUSKAL PILOTAREN AGIRI ETA MATERIALEN ARTXIBATEGI DIGITAL NAGUSIA osatzea du helburu nagusia, honako helburu partzial hauekin:

-Federazioek, erakunde eta kirol elkarteek antolatutako txapelketen urteko artxibo dokumentala sortu eta kudeatu.

-Artxibategi orokorra eta frontoien mapa interaktiboa sortu eta kudeatu.

-Material egileen mapa interaktibo bat sortu eta kudeatu.

-Pilotari nabarien artxibategi digitala sortzea  eta kudeatzea. Euskal Pilotaren historian emakumearen rola islatzea.

-Euskal Pilotaren artxibategi digitalaren emaitzak zabaltzeko prozesua sozializatu.

-Euskal Pilotaren artxibategi digitalaren antolaketa eta kudeaketa sistema ezartzea.

Eguneratzeko hainbat urte beharko dituen tamaina handiko erronka baten aurrean gaude eta horrela bilketa esparruei dagokien informazio posible guztia jaso ahal izatea.

Egin beharreko fase edo ekintzak aztertzen baditugu, Euskal pilotaren txapelketa nagusien 200, frontoien 100, material egileen 20 eta pilotarien 100 fitxak  2024ko martxora arte bilduko dira. Bilketa geografikoko eremua Euskal Herrira mugatuko da. Material hau guztia www.kiski.eus web orrian kokatuko da eta 2024ko uztailera arte egingo diren ekitaldi eta aurkezpen solasaldiekin batera, “Euroeskualdeko Herritartasuna” proiektuen deialdian hautatutako fase honi amaiera emango dio.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email