ERRIBERRIKO TXAPITEL DORREA

Edozein herriko eraikin historiko baten kontakizunak herritarren bizimodu eta ohiturak agerian utzi ohi ditu. Hala gertatu da Erriberriko Udalarentzako prestatutako Txapitel Dorrearen historia azaltzen duen erakusketarekin, Erlojuaren Dorrea bezala ere ezaguna.

Erdi Aroan Erriberrira sartzeko harresiko ateetako bat izan zen, hainbat mendetan kontzejuaren gotorlekua, gerora merkatu etxea eta oihalen etxea, eta azken mendeetan erlojuaren dorrea, penintsulan eraikin publiko batean izandako lehen erlojuetako bat hain zuzen.

Dorrearen solairuetan gora, Erriberriko harribitxi honen berezitasun guztiak azaltzeko bitarteko ezberdinak erabili ditugu, ikus-entzunezko batetik abiatuta, denbora lerro zabala eta erakusketa-panel anitzak topatuko ditugu, baita erdi aroan erriberritarren denbora neurtu eta egunerokoa antolatzen zuen erlojuaren berrinterpretazio bat ere, jatorrizko tamainan.

Eta bisita bukatzeko, dorrearen azken solairuan, herriko eta inguruko parajeak ikusteko behatoki paregabea.

 

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email