Ez-Sanferminetako ikus-entzunezko memoria biltzen

Apirilean iragarri bezala, aurtengo San Fermin jaiak bertan behera gelditu ziren, bizitzen ari garen osasun krisia dela eta. Horrela, bada, 2020ko uztailaren 6tik 14ra, nafar hiriburuak iruindarren iruditeria kolektiboan historikoak izanen diren egunak bizi izan ditu.

Salbuespen horren aurrean, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailak egun hauetan Iruñean bizi eta sentitutakoaren memoria bildu eta babesteko eskaria egin zion Labrit Ondareari: “Ez- Sanferminen” memoria jasotzea.

Egoera horren testigantzak uzteko, Labritek bi ekintza proposatu zituen:

1.- Uztailaren 6tik 14ra bitartean, une horretan jaiak eta ekitaldiak ospatzen egon beharko ginatekeen ohiko espazio tradizional guztiak grabatzea: leku horretan zer gertatzen ari zen jasotzea.

2.- Egun horietan Sanferminak direla eta protagonista bihurtzen diren edo zeregin garrantzitsua izan ohi duten pertsonei egindako hogei elkarrizketa grabatzea: besteak beste, Udaleko, ostalaritzako, komunikabideetako, tonbolako, kultur jardueretako, osasuneko edo garbiketako ordezkariek parte hartu dute. Elkarrizketetan parte hartu zuten pertsonek kameraren aurrean festetan duten eginkizuna azaltzea bilatzen zen, baita nola bizi zituzten eta zein sentimendu eta sentsazio dituzten elkarrizketa egiten ari diren momentu horretan, euren lana egiten egon beharko luketen momentu horrekin bat etorriz.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email