Izabako zineman erabili ziren ikus-entzunezkoak euskaratu ditugu

Udaberria iritsi baino lehen aste txuriko ekimenei amaiera emateko Izabako zineman erabili ziren ikus-entzunezkoak euskaratu ditugu. Baloreetan oinarritutako hezkuntza, D ereduko ikasleendako ere eskuragarri 2017-2018 ikasturtearen hasieratik aitzina. Bertan historiaren ezagutza, balioak eta bereziki Erronkari bailarako izaera ezagutu ahalko dute, euskaratik eta euskarara. Jarduera honetan beti irakaslegoaren laguntza izanen dute. https://vimeo.com/242565265 https://vimeo.com/242566594 https://vimeo.com/242567384

Uraren Nazioarteko Eguna: Labriteko Ibaien Entziklopediaren proiekzioak.

Gaur, martxoak 22, Uraren Nazioarteko Eguna da. Nazioartean, egun hau UN Waterrek koordinatzen du. Entitate hori, Nazio Batuen Erakundearen elkarlanerako mekanismo bat da edateko urarekin zerikusia duten gaietarako, non gobernuek eta bestelako entitateek parte hartzen duten. Gaur egun, ia bi bilioi pertsona kutsatutako ura kontsumitzera beharturik daude eta egoera horrek kolera edo disenteria bezalako gaixotasunak…

Mendazako eta Berbintzanako Ondare Inmaterialaren ezaugarritze bilerak.

Azken bi asteotan, bi udalerri nafarretan ezaugarritze jardunaldi bana egin ditugu: Joan den astean Mendazan izan ginen (Acedo, Asarta, Mendoza eta Ubago Kontzejuek osatzen duten udalerrian), Lizarrako merindadean eta orain dela egun batzuk berriz, Oliteko merindadean dagoen Berbintzanaren txanda izan zen. Ezaugarritze prozesuan zehar, gure lana Ondare Inmaterialaren alor guztiak birpasatzea da, Imaginario kolektiboa eta…

Navarchivok bere X. urteurrena ospatu zuen Jardunaldi Zientifikoen antolaketarekin

NUPeko Ondare Materiagabearen Katedrak Navarchivo – Nafarroako Ondare Materiagabearen X. urteurrenaren ospakizunarekin buru belarri hasi da. Jardunaldiak joan den martxoaren 7an hasi ziren Nafarroako Filmotekako proiekzio sorta batekin. Ikusi hemen programa guztia. filmotecadenavarra.com Programazioa aste osoan zehar zabaldu zen konferentzia, dokotorandoendako formazioa baita Kultur Eragileendako jardunaldi Nafarroako Ondare Materiagabearen Jardunaldi zientifikoak

ARGUEDAS PRESENTA SU ARCHIVO INMATERIAL

Entre los próximos 21 y 23 de enero, Arguedas presentará los últimos resultados del proyecto iniciado en el 2012. Desde entonces se han publicando varios documentales que recogen el testimonio de 26 vecinos: con estos dos últimos completa la colección de 7 DVD’s: resultado del Patrimonio Cultural Inmaterial de esta localidad ribera. Las jornadas tendrán…

‘Egur bustiaren oroitzapenak’ proiektua burutua dago

Aurreko berrietan kontatu dizuegun bezala “Egur bustiaren lurrina” proiektua 2015ean hasi zen, Ur bidezko garraioaren eta hari loturiko Paisaia Kulturalaren inguruko Bilketa etnografikoa eta Ikus-entzunezkoen bidezko hedapena gauzatzeko asmoz. Proiektuan parte hartu duten autonomia erkidegoak Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Gaztela izan dira. Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioak emandako 2014ko dirulaguntzei esker burutu ahal izan dugu…

“Malerreka” dokumentalaren aurkezpena

Maldan goiti eta behitiko kontuak, erreka bazterreko kantuak XX. mendean bertako ohiturak, lanbideak, sinesmenak eta bizimoduak nolakoak ziren kontatzen duten Malerreka, Bertizarana, Basaburu Txikia eta Sunbillako 56 lagun elkarrizketatu ditugu. Haien solasek kulunkatuko gaituzte maldaz malda eta errekaz erreka. Dokumentalaren aurkezpena Donezteben izan zen. Trailerra: