CORELLAK XX. MENDEKO AHOZKO MEMORIA GORDETZEN DU

61 lagunek euren testigantza eman dute Alhamako herriaren ohiturak, lanbideak eta historia babesteko. Corellako Udalak, Labrit Ondarearekin batera, herriaren ahozko ondarea bildu eta zaintzeko lana egin du 2020an. 61 bizilagunek beren testigantza eman dute Erriberako herri honetako XX. mendeko erretratua egiteko. Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako batek bere bizipenak gogoratu eta eskaini ditu,…

INASA, IRURTZUNGO MEMORIA BIZIA

Irurtzunek Inasaren memoria bizia berreskuratu du. Inasa enpresak herriaren bizia eraldatu zuen XX. mendearen bigarren erdian, 2012an desegin zen arte. INASA enpresak (Industria Navarra de Aluminio S.A) izugarri aldatu zuen 1956an Irurtzungo egoera sozial, ekonomiko eta urbanistikoa, eta eraldaketa hori fabrikari lotutako hamar pertsonaren testigantzetan islatu da. Irurtzungo Udalak garai hartako langileen, senideen, sindikalisten eta…

XX. MENDEKO IRUÑEA EZAGUTU NAHI DUZU?

Joan den mendean hirian izandako eraldaketa sozial, ekonomiko, politiko eta teknologikoak ezagutu nahi badituzu, bi hitzordu proposatzen dizkizugu. Miserikordia Etxean bizi diren iruindarren hamalau historia biltzen dituen ikus-entzunezko esperientzia pilotuaz gozatu ahal izango duzu: – Abenduak 29, asteazkena, 18: 30tan, Civivox Condestable. – Abenduak 30, osteguna, 18: 30tan, Civivox Iturrama. Bi proiekzioetan Fernando Hualde idazle…

BORTA: BELAUNALDIEN ARTEKO AHOZKO TRANSMISIOA ERRONKARIKO IBARREAN.

Belaunaldien arteko komunikazioa bultzatzeko asmoz, Erronkariko Ibarreko Batzordeak Borta proiektua jarri du abian. Liburu bidaiaria da, eta harana osatzen duten zazpi herrietan barrena ibiliko da zazpi hilabetez, adinekoen istorioak eta oroitzapenak etxeko atean jasotzeko. Erronkari Ibarreko Batzordeaz gain, Bortak (Erronkariko atea euskaraz) Bardeetako Batzarraren laguntza eta Labrit Ondarearen aholkularitza ditu. Proiektuak belaunaldien arteko komunikazioa bultzatu…

“eta zuk…ikusten al duzu?”. Emakunderen Azaroaren 25eko kanpaina.

Adi dagoen gizarte batek bakarrik antzeman dezake indarkeriarik ezkutuena. 2020.urtean Labrit enpresari egokitu zitzaion Emakunderen Azaroaren 25eko kanpaina sortzea. Horretarako, Labritek Kultura Ondare Immateriala biltzeko eta transmititzeko garatua daukan metodologia bera erabili zuen, aldez aurretik bestelako kanpaina komunikatiboetan zeukan eskarmentuan oinarrituta eta ordura arte izandako emaitzek bultatzuta. 2020ko Azaroaren 25eko kanpainaren sormen prozesuak baita kanpainaren…

Etxearen eta hiriaren memoria.

Iruñeko historia babesteko proiektua, Casa Misericordiako egoiliarren ahozko memoria bilduz. Iruñeko XX. mendeko historia babesteko ekimena, bertako biztanleen testigantzen bidez. Esperientzia pilotua da, joan den mendean zehar hirian bizi izan diren eraldaketa sozial, ekonomiko, politiko eta teknologikoak bizi izan dituzten iruindarren hamalau historia biltzen dituena. Proiektuak Iruñeko Udalaren babesa jaso du, Kultur Industriei Laguntzeko deialdiaren…

ERRONKARI GAZTA JATORRI IZEN BABESTUAREN 40. URTEMUGA

Erronkari Gazta Jatorri Izen Babestuak bere berrogeigarren urtemuga ospatu zuen pasa den urriaren 22an, Burgiko plazan. Ekitaldiaren bidez, omenaldia egin zitzaien kalitatezko produktu hau garatzen lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei, hala esne ekoizleei nola gaztagileei, hain zuzen. Egunak, halaber, oroitarazi zuen Erronkari Gazta izan zela Kalitatezko Izena erregistroa eskuratu zuen lehen gazta, 1981ean. Ekitaldian…

Nafarroako LGTBI+ mugimendu aktibistaren genealogia

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, 1978tik aurrera Nafarroako LGTBI+ mugimendu aktibistaren genealogia jarri du abian. Labrit Ondareak proiektuaren metodologia garatu du eta proiektua gauzatzeaz arduratzen da. Atzera begirako genealogia da, orain arte iristen dena, eta honako hauek kontatzen ditu: mugimenduaren jatorriak eta hura garatu zen testuinguru soziopolitikoan izan ziren lehen aldarrikapenak; militanteen eta…

IKASTAROA: KULTUR ONDARE IMMATERIALEAN HASTEA.

Urritik urtarrilera bitarteko lauhilekorako Civivox Sarearen programazioaren barruan, Kondestable Jauregian, Labrit Ondareak Kultur Ondare immaterialaren hastapen ikastaroa emango du. Gaizka Aranguren, Beatriz Gallego eta Fernando Hualde, Labrit Ondareko kideak, izango dira ikastaroko ponenteak. Ikastaroa 8 saio teoriko-praktikotan banatzen da, eta saio bakoitzean helburu zehatzak landuko dira, banaka eta taldeka, dokumentu- eta ikus-entzunezko materialaren laguntzarekin. Lehenik…

NOLAKOA DA LA UNICAREN HOTSA?

“La Unica” peñaren memoria historikoa biltzeko proiektuarekin jarraituz, non ondare immateriala ezinbesteko zatia den, hurrengo urratsa hau izango da: Nolakoa da La Unicaren hotsa? Peñaren historiak Iruñeko bizitza sozial eta kulturalean duen papera ulertzeko ezinbestekoak diren irudiak interpretatzeko proiektua. Proiektuak Nafarroako Gobernuaren laguntza du, “Kultur ondare immaterialeko 2021- sustraiak/Raíces proiektuak” programaren bidez. Labrit Ondareak parte-hartze…