PROIEKTUAK
Labritek euskarazko iragarkirik onenaren Tokikom saria jaso du
Labriten hainbat hizkuntzatan lan egitera ohiturik gaude, baina 2015ean erronka bati aurre egin behar izan genion: gutako inork hitz egiten ez zuen euskalki batean lan egitea. Ez guk eta ez beste inork, euskalki honen azken hiztuna duela ia hogeita hamar urte hil baitzen. Fidela Bernat, Uztarrotzen jaioa zen 1898an eta 1991n hil zen Iruñean, erronkariera
#TourLabrit: Argentina.
Gure Twitter orrialdea jarraitzen baduzue, @labrit_net, ohartuko zineten azken egun hauek inoiz baino internazionalagoak izaten ari direla. Labriteko Zuzendari Nagusia, Gaizka Aranguren, hiru astetako bidaia egiten ari da gure jarduna eta metodologia hainbat forotan aurkeztuz, foro enpresarial nahiz akademikoetan. Joan den asteazkenean, Kultur Ondare Immateriala: Memoriak eta Gizarte Kolektiboak izeneko katedra libreko laugarren topaketan parte
Hasi dira Kultur Ondare Immaterialaren Aurreinbentarioaren baliozkotze bilerak
Beste hainbatetan kontatu izan dizuegun bezala, Labrit Ondarea, Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuaren babesarekin, Nafarroako Ondare Immaterialaren aurreinbentariatze prozesuaren exekuzioaz arduratzen den enpresa da. 2015 eta 2016 urteetan zehar, kontzeptualizazioa, iturri bibliografiko eta dokumentalen hustutzea eta aurreinbentarioaren lehen zirriborroaren erredakzioa egin genuen (mila eta ehun kultur adierazpen immaterial baino gehiagoz osatutakoa). Orain prozesua momentu erabakigarri batera
Labritek Kultur Ondareari eta garapenari buruzko ikastaro batean parte hartu du
Joan den astean gure kidea den Sara Gonzálezek Nafarroako Unibertsitateko udako ikastaro batean parte hartu zuen, Kultur Ondarea garapen baliabide gisa erabiltzeari buruzko ikastaro batean. Labritek zehazki, Ondarea inguru teknologiko berrian kudeatzeari buruzko mahai-guruan parte hartu zuen. Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuko zuzendaria den Susana Irigarayk zuzendu zuen eta Pablo Serrano eta Álex Durórekin batera aritu
ETB 2k Ibaien Bilduma emango du
Euskal Telebista Labrit Multimediak ekoiztutako ibaien dokumentalak eskaintzen hasi da. Beste hainbatetan azaldu dizuegun moduan, zazpi ibaiei buruzko ikus-entzunezko bilduma bat da zazpi programetan zehar euren ahotik ezagutzeko aukera ematen diguna. Ekimena CRANA Fundazioak, NIK-GANek eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak sustatua dela Obra Social La Caixaren laguntzaz. Horietako bakoitzean, ibaia, lehen pertsonan, bere ertzean bizi
Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroak.
Labriten ez dugu soilik Ondare Immaterialaren kudeaketan lan egiten, tarteka Kultur Ondare Immateriala eta bere testuinguruak ere gure zaletasunetako batzuk dira. Joan den uztailaren 6an, gure lankideetako batzuk Sanferminen inguruko Ondare Immateriala gertutik bizi zuten bitartean, beste batzuk Donostiara hurbildu ginen, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultur Ondarearen arautegiaren inguruan dauden aukerak eta erronkak ezagutzera. Kasu honetan,