PROIEKTUAK
Labrit Extremadurako Ondare Immaterialaren Inbentarioa egiten ari da
Aurtengo azken hiruhilekoan zehar eta hurrengoaren amaiera bitarte, Villuercas eta Ibores, Cáceresko bi eskualde hauetako Kultur Ondare Immaterialaren Aurre-inbentarioa eta Inbentarioa egiteko lanetan murgildurik ibiliko gara Labriten. Extremadurako KOI-ren Inbentarioko lehenengo fasea da hain zuzen ere, Extremadurako Juntako Liburutegi, Museo eta Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Kultur eta Berdintasun Kontseilariak Labriti egindako eskaera. Prozesu honetan zehar,
Test Labrit: Ondare Immateriala identifikatzeko tresna
Ondare Immateriala bezalako kontzeptua helaraztea ez da erraza. Askotan, egunkarietan, zineman edo telebistan ez dago adostasunik kultura eta ondarea definitzean. Hare gehiago Ondare Immaterialaz ari bagara. Etengabe galdetzen digute zenbait adierazpen KOI ote den, edo Kultura-Intereseko Ondasun gisa aitortzen ahal den, edo zuzenean, Ondare Kulturala gisa hartu dezakegun. Zalantza horiek argitzeko, galdetegi bat sortu dugu
Argitalpena – Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa: iruditeria gauzatuz
Duela aste gutxi, urte oparo honetan burututako azken argitalpena eman dugu ezagutzera: Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa: iruditeria gauzatuz, “Ondarearen lanbideak” monografikoaren barne. Ikuspuntu profesional baten bidez, Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa lana aztertzen du. Beste motatako ondareak ez bezala, Estatuaren Administrazio Orokorreko eta Erkidegoetako Kultur arloak eraman ohi duten Ondare Immaterialaren babesak, ez baitu sektorearen profesionalizazioa
Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketak hirugarren fasea hasi du
Duela urtebete, Lizarrako Ondare Immaterialaren artxiboa osatuko zuten lehendabiziko 29 unitateak aurkeztu genituen. Dirudienez, 2018. urte hau eraginkorra izan da oso, eta dagoeneko esan dezakegu berehala hasiko dela proiektu honen hirugarren fasea. Dakizuen bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialeko Katedrak bultzatutako eta Labrit Ondarek burutzen duen proiektua da Navarchivo, Nafarroa Garaiko KOIa biltzeko helburua duena.
Ibaiak eta bizilagunak: heldu den urriak 8 astelehena Casey Walsh-en solasaldia
Egun hauek zoragarriak bai eta intentsitate handikoak izan dira Labriten ( Jarrai gaituzu gure Twitter-eko kontuan), baina datorren asteari indar handiarekin ekinen diogu ere: Arga Bizirik erakundearekin batera (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko babesarekin) pertsonen eta ibaien arteko harremanen inguruko ekimen interesgarri hau sustatu dugu. Heldu den astelehenean, urriak 8 Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako
Proiektuaren aurkezpena “Cauces de historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”
Datorren ostiralean, urriak 5, Tuterako Moncayo Zineman, 2018an egindako proiektuetako bat aurkeztuko dugu: “Cauces de Historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”. Hilabete hauetan zehar Erriberako Ondare Immaterialaren zati baten bilketa eta hedapena egin dugu, batez ere Tuteran. Proiektu honek lau zati izan ditu: Kultur Ondare Immaterialaren bilketa: Ondare Immaterialaren 20 Unitateren bilketa egin