Labrit Ondarea, Europa mailako erreferente Ondare Materiagabearen kudeaketan

Labrit Ondareak bere ibilaldi profesionala aurkezteko parada izanen du Borgoñako Unibertsitateko Georges Chevalier Zentruak antolatutako “Ondarea, partehartzea eta herritartasuna” jardunaldien baitan. Jardunaldi hauen antolakuntzan Borgoñako Ahozkotasunaren Etxea eta Frantziako Ondare Materiagabearen Zentruak ere parte hartu dute. Bertan gure materialak eta zerbitzuak aurkeztuko ditugu; Ondare Materiagabearen transmisio eta herritaratzea, dokumentazio lanak eta babeserako ekintzak, besteak beste:…

Otsailaren 13an, “EL PATRIMONIO INMATERIAL” liburuaren aurkezpena

Catarata Argitaletxeak, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak eta Labrit Ondareak Iruñean aurkezten dute: “EL PATRIMONIO INMATERIAL” Ondare Kulturalaren kudeaketan diharduten Administrazio publikoetako zein erakundeetako arduraduneiz bereziki zuzendutako ekitaldia. EGUNA: 2015eko otsailaren 13a, ostirala ORDUA: 11.30etan LEKUA: Katakrak Liburudenda – K/ Nagusia 54 Egileak: Sara González Cambeiro Artearen Historian Lizenziatua eta Gizarte eta Kultur Antropologian masterduna, Kultura Ministerioaren…

NUPek hitzarmena sinatu du ondarearen bilketa aurrera eramateko

NUPek eta Labritek hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboko datuak biltzen jarraitzeko Dagoeneko 1.500 testigantza bildu ditugu Nafarroako ia 400 udalerritan, helburuaren %40a gutxi gora behera. Hitzarmen honek egitasmoak aurrera eginen duenaren konpromezua adierazten du bai unibertsitatearen aldetik baita Labrit ondarearen aldetik ere. Ikusi hemen berri osoa.

Ollaraneko errepidea eraiki zuen langilea

Ba al dakizu Ollaran mapan kokatzen? Autoa hartu eta bertaraino joateko errepidea ezagutzen al duzu? Anotz, Arteta, Egillor, Beasoain, Iltzarbe, Ollo, Oskia, Saldise, Senosiain eta Ultzurrun herriak, alegia. Ba errepide hori zainetan itsatsirik darama FELIPE ITOIZ MUTILOAk (Beasoain). Ederki ezagutzen du, berak eraiki zuelako. Duela 60 bat urte izan zen, 23 eta 80 pezeta artean…