PROIEKTUAK
‘Oroimenaren giltzak’ banatu ditugu San Jeronimo egoitzan
Lehen begiratuan, bere erretratu inprimatua duen zurezko ohol soil bat dirudi, baina QR kodea eskaneatuta, bere bizitzako une garrantzitsuak erakusten dituzten 10 argazki ikusi eta horiei lotutako oroitzapenak entzuteko aukera du orain, bere kontakizunak berak azalduta.
Torralba del Ríoko memoriaren bilketa 5 bizitza istorioen bidez
5 elkarrizketa, 16 ordu ahozko memoria eta ehunka oroitzapen bildu ditugu Torralba del Ríon. Atzo emaitza aurkeztu eta parte hartu duten herritarrei materiala eman genien ekitaldi hunkigarri batean.
Zaldibiako Kultura Ondare Immaterialaren agerpideen aurreinbentarioa berresteko lanetan murgilduta gaude
Zazpi herritarrek lagundu digute, hiru orduz, Kultur Ondare Immaterialaren adierazpenen zerrenda baliozkotzen. Aurrez identifikatu genuen zerrenda hori, Labrit Ondarearen kabinetearen lanaren bidez, hainbat iturri bibliografiko kontsultatu ondoren. Milesker, zazpiei!
Jaso Ikastolaren aurrematrikulazio kanpainan parte hartu dugu
Jaso Ikastolaren aurrematrikulazio kanpainan parte hartu dugu bigarren urtez, aurtengoan Iruñerriko postontzietan banatu den eskuorriaren eta Diario de Noticias egunkarian (paperean zein webgunean) jarritako publizitatearen diseinuarekin.
NUPekin hitzarmen berria sinatu dugu
Orain arte Nafarroako herri gehienetan grabatu ditugun ikus-entzunezko funts etnografiko, dokumental eta ahozko lekukotasun guztiak NUPi eman dizkiogu, unibertsitako liburutegian eta Navarchivo.com-en eskuragarri egongo direnak.
LIZARRAKO SAN JERONIMO EGOITZAKO ¨MEMORIA ANCLADA¨ PROIEKTUA HASI DA.
“InnovaCultural” programan hautatutako proiektua, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “la Caixa”ren Fundazioak sustatua. 10 pertsona, 100 oroitzapen, mila istorio giltzapean, oroimena berpizteko entzuketaren, sorkuntza eszenikoaren eta ikus-entzunezkoen bidez. “Memoria anclada”, memoriak tresna eraldatzaile gisa duen potentzialean oinarritzen da. Lizarrako San Jeronimo egoitzako 10 erabiltzaile eta/edo egoiliarren lagina oinarri hartuta, kultura-bitartekaritzako proiektu pilotu bat da, urtebetean garatuko