BIANAK BERE ONDARE IMMATERIALAREN BILKETA HASI DU

Ekainaren 9an, asteazkena, Bianak bere ondare immateriala biltzeko proiektua jarri zuen martxan. Ekitaldi xume batean, Yolanda García alkateak hitzarmena sinatu zuen Labrit Ondarearekin, bere ondarearen bilketa eta babesa bermatzeko, eta, fase hori amaitutakoan, emaitza Nafarroako Ondare Inmaterialaren Artxiboari emango zaio. Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako bat, eta, beraz, aldaketetara egokitzeko gaitasun handiena duena,…

Sua ez da inoiz itzali behar

IPUIN INTERAKTIBOAK, KLIKATU ETA GOZATU!

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortutako era.eus webgunean argitaratutako proiektua. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzat. Istorioak Euskokultur Fundazioak eta Labrit Ondareak egindako ahozko memoriaren bilketaren funtsetatik hautatu eta eguneratuak izan dira, eta ilustrazioak Liébana Goñik egin ditu, istorioen pasarte bakoitza zehatz-mehatz gorpuztuz. Bada, horrez gain, badira ilustrazio guztietan interakziorako puntuak, haien…