Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, upeltegi eta mahasti tradizionalei buruzko proiektua aurkeztuko da.

Ondarearen Europako Jardunaldiak kultur ondareari buruzko sentsibilizazio programarik garrantzitsu eta ospetsuenak dira. Nazioarteko testuinguruan, Europako Kontseiluak sustatzen ditu eta Nafarroako Foru Komunitatean berriz, Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusia arduratzen da sustapenaz. Aurten, irailaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da “Partekatzearen artea” lelopean. Eta ardo batzuk bezain ongi partekatzen diren gauza gutxi daudenez, Labriten,…