“Ondare Immateriala babestuz: Kultur Ondare Immaterialari eta jabetza intelektualari buruzko jardunaldiak”. Iruñean, 2019ko iraila.

Badira zenbait hilabete Intangia Elkartearekin batera Ondare Immaterialari eta Jabetza Intelektualari buruzko proiektu batean lanean gabiltzala eta datorren irailean amaituko dena, “Ondare Immateriala babestuz” izeneko jardunaldiak hain zuzen ere. Jardunaldi hauek Kultur Ondare Immaterialean diharduten profesionalen eta Jabetza Intelektualean adituak diren pertsonen arteko topaketak izanen dira. Bertan, gai hauen gaineko babes juridiko egokiari buruzko jardunbide…