Sanferminei buruzko dokumentala Plont Point jardunaldietan aurkeztu dugu

Duela egun batzuk, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterrak antolatutako PLOT POINT jardunaldien bigarren edizioan parte hartu genuen. Bertan, ARENA Comunicación Audiovisual eta CLAUko bidaideekin batera, uztailaren hasieran EITBn estreinatuko den sanferminei buruzko gure 2. dokumentala aurkeztu genuen.

Nafarroan ikus-entzunezko sektorean lan egiten dugun enpresa txiki asko gaude eta elkarlana funtsezkoa da, bai elkarri elikatzeko baita proiektu handiagoak garatzeko ere. Eta horretan ari gara gu ere bai!

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email