PROIEKTUAK

Egur bustiaren oroitzapenak: Ur bidezko garraioaren eta hari loturiko Paisaia Kulturalaren inguruko Bilketa etnografikoa eta Ikus-entzunezkoen bidezko hedapena

“Egur bustiaren oroitzapenak” proiektua 2015ean hasi zen, Ur bidezko garraioaren eta hari loturiko Paisaia Kulturalaren inguruko Bilketa etnografikoa eta Ikus-entzunezkoen bidezko hedapena gauzatzeko asmoz. Proiektuan parte hartu duten autonomia Almadiero, raier, nabatero edo ganchero lanbideek gaur egun iruditeri kolektiboan utzi duten aztarna ezaugarritzea zen gure helburu nagusia. Hargatik lanbide horiek gaur egun, errekreazioen bidez, bizirik mantentzen diren bailara zein herrietan egin ditugun elkarrizketetan euren oinarri materiadun zein materiagabeak ezagutzea eta ezaugarritzea lortu dugu. Hartarako aintzineko lanbidea zein gaur egungo oroigarri edo festa aztertu dugu. Ikus-entzunezkoa osatzeko elkarrizketa horiek eta gaur egungo errekreazioak tartekatu ditugu.

 

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email