Patrimoni Immaterial i Memoria Colectiva Mallorkan.

Asteburu honetan Mallorkan izan gara, Patrimoni i Esports del Consell de Mallorcan, Kultura Departamentuko Ondare Immaterialari eta Ahozko Memoriari buruzko jardunaldietan.

Kika Coll, Zuzendari Nagusiak Kultur Ondare Immaterialaren bilketan, kudeaketan eta transmisioan dugu esperientzia kontatzeko gonbita egin zigun eta pozik joan ginen, noski.

Jardunaldiak Misericòrdia eraikinean izan ziren, antzinako umezurtz-etxe batean (gaur egun Kultura eta Ondarea departamentuen egoitza da) eta bertan bizi izan ziren pertsonen lekukotzei esker bere historiak gogorarazi zituzten.

Bigarren jardunaldia, bertan bizi izan ziren pertsonek gidatutako bisita batekin eta mahainguru batekin hasi zen eta euren esperientziak eta eraikinean bizitakoen memoria eskuzabaltasunez kontatu ziguten. Halako jardunaldietan egiten diren aurkezpenekin alderatuta oso ezberdina izan zen eta primeran bat egin zuen landu beharreko gaiarekin.

Labritek lehenengo jardunaldian parte hartu zuen eta memoria ondare bihurtzeko Ondare Immaterialaren memoriaren eta Kultur Ondare Immaterialaren hurbilketan oinarritu zen. Manuel Delgado bezalako adituak entzuteko plazerra izan genuen, nortasunari, harrotasunari, memoriari eta bazterketari buruzko bere gogoetak aurkeztu zizkigun.

Eskerrik asko Consell eta Zuzendaritza Nagusiari jardunaldi hauetara gonbidatzeagatik, eta batez ere, beste behin Ondare Immateriala arautegietatik eta konbentzioetatik haratago existitzen dela erakutsi ziguten pertsonei.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email