LERIN: OROITZAPENAK, FAMILIA UPATEGIAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Ángel Sánchez Gorricho lerindarrak ederki gogoratzen ditu udalerriko estolderia lanen nondik norakoak. “Leringo estolderia 1927an jarri zen eta 1966an berritu zen. Nafarroan aitzindarietako bat izan zela esan liteke. Nahiz eta hasieran soilik gastua ordaintzeko prest zeuden familia horientzat egon zen eskuragarri”. Ángelek ez du herria argindarrik edo txorrotako urik gabe ezagutu. Bai ordea beste herritar askok, goxotasunez betetako oroitzapenak dituzte gainera. Izan ere, oinarrizko zerbitzuen gabezia izan arren, ur bila joateak bizilagunekin harremantzeko aukera ematen zielako. Hori da esaterako Carmen Moreno San Vicentek diona, errekara ur bila joaten zen ume-umetatik. Lerinen egindako ahozko bilketan jasotako bizipenetako bat da. Etxearekin lotutako testigantza ugari jaso dira ere, zerikusi gutxi baitu espazio horrek gaur egungoekin. Tomás Yerro Villanuevak, 2019ko Viana Printzea Saria jaso zuen tokiko idazleak, etxean zuten ukuiluaz gogoratzen da, bertan zaldi bat, asto bat eta bi txerri hazten zituzten. Txerri horiek berebiziko garrantzia izan ohi zuten familia askoren biziraupenerako. Ukuilu horien azpian berriz, alde zaharreko etxe askotan familia upategi txikiak zeuden, mahatsa zapaldu eta prentsatik pasa eta gero barriketan sartzeko upelekin. Hain zuzen ere, udalerrian hain garrantzitsua den ardoaren kulturak presentzia berezia izan du bilketan. Leringo Udalak eta Alconde Upategiak bilketarako hitzarmena sinatu baitzuten. Elkarlanean aurrera ateratako lan honi esker jasotako materiala Ondare Immaterialaren udal Artxibategian nahiz tokiko upategiko artxibategi immaterialean, dagokion arloari dagokionean, gorde eta babestuko dira. LABRIT ONDAREAk joan den urteko ekainean ekin zion Leringo Kultur Ondare Immaterialaren bilketari. Labriteko ikerlariak 26 herritarren alboan eseri dira euren bizipenak gutxienez bi edo hiru orduz entzunez. Euren oroitzapen guztiak aztertu dituzte, festak, ametsak, ohiturak, lanbideak… Guztira, 67 grabaketa ordu inguru gorde dira. Irailaren 11an, herriko udaletxean parte-hartzaile eta senideen begiradapean aurkeztu zen memoria preziatua. Covid19ak sortutako egoera dela eta ohi baino jende gutxiago izan zen ekitaldian, parte-hartzaileak eta ezin izatekotan eurak ordezkatzeko senideak baino ez baitziren gonbidatu.

 

26 Elkarrizketatu. ANTONIO RAFAEL MARTÍNEZ PELLEJERO. MILAGROS (CRISTETA) MORALES LÓPEZ. CARMEN MORENO SAN VICENTE. TOMAS MONTÓN MORENO. BASILIO LARRALDE SOLANO. BLANCA CELAYA HERNÁNDEZ. MARÍA ASURMENDI ENCISO. M.ª PORFIRIA JOSEFINA YERRO CHOCARRO. ANTONIO MORENO GOCHICOA. TERE GAÍNZA ENCISO.  LUISA RODRÍGUEZ VELASCO.  M.ª JOSEFA LABAT FERNÁNDEZ.  ÁNGEL IRIGOYEN CARLOS. MARCOS CHOCARRO CASTILLO. ÁNGEL SÁNCHEZ GORRICHO. BEATRIZ ARRÓNIZ SUESCUN. ISABEL ALONSO SÁNCHEZ.  TOMAS YERRO VILLANUEVA. NIEVES IBIRICU RAMÍREZ.  JESÚS ABAIGAR MORENO. CARMEN LEÓN YERRO. JESÚS CABEZÓN GORRICHO.  JESÚS MARI SALVADOR AZCONA. VITORI LÓPEZ LEÓN

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email