KULTURA ONDARE IMMATERIALAREN KUDEAKETA

KOI-aren bilketa, transmisioa eta aholkularitza

Sorkuntzarako eta berrikuntzarako aukera ematen digun esparrua dugu hau. Bildutako material aberats horrek transmisiorako hainbat aukera eskainiko ditu gerora. Ondare Immaterial horren protagonistek erabakiko dute zer, nola eta nori eman altxor hori baina, aldi berean, transmisioaren prozesu parte hartzaileari esker, ondare hori maitatzen ere ikasiko dute.

KULTUR ONDARE IMMATERIALEAN AHOLKULARITZA

Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa XXI. Mendeko kultur kudeaketaren erronka handienetakoa da.

Orain dela urte gutxi arte, kultur ondasunen babesa bere kontserbazioan, errestaurazioan eta, kasu onenetan, bere musealizazioan oinarritzen zen.

Gaur egungo desafioa aldiz, gure identitate ezaugarriak babestea da, bizirik dauden eta dinamikoak diren erreferenteetan oinarrituz. Objektutik subjektura, bilduma artistikotik iruditeria kolektibora, emandako pauso hau Labrit Ondarearen izatearen zergatia da.

Ondarean adituak garenez gero, sinetsita gaude gure lana Ondarearen kudeaketaren eta, orokorrean, kultur kudeaketaren bertzelako diziplinen osagarri izan daitekeela.

Ondare Higiezinekin, Ondare Dokumentalarekin, Kultur Paisaiarekin edo Ondare Immaterialaren kudeaketaren bitartez, turismo kulturala eta ekonomia produktiboa sustatzeko.

Tokian-tokiko garapenarekin lotutako kultur proiektuez ari gara. Gainera, hezkuntza egitasmoak edo estrategikoak diren proiektuekin ondarearen ikuspuntua barneratzearen alde lan egiten dugu.

Erronkari

Baina, adi, Kultura Ondare Immateriala ez da bulegoetan soilik kudeatzen: Labriten uste dugu Ondare Immateriala jan dezakegula, Ondare Immaterialean zehar ibil zaitezkeela edota, funtsean, Ondare Immateriala diren ezagutza eta gaitasunen emaitza eros dezakezula. Paisaia natural eta kultur paisaiarekin hertsiki lotutako produktuak ondare ikuspegi honen objektu izan daitezkeelako. Adibidez, Jatorri Izendapen edo Indikazio Geografiko Babestua duten elikagai gorenekin lan egiten dugu eta udalerriek eskatuta izaera aterki-marka ere sortzerik badugu

ETA ZEIN DA IMMATERIALA DEN ESPARRU HONETAN EGINDAKO LAN UKIGARRI HONEN EMAITZA?

  • Patrimonializazio prozesu osoa barne-biltzen duten aholkularitza lanak Estatuko Administrazio Orokorrarentzako, Autonomia Erkidegoentzako eta Tokiko Erakundeentzako. -Ikusi Labrit Testa .

  •  Kultura Ondare Immaterialaren (KOI) kudeaketarako Zuzendaritza Planak, modu parte-hartzailean eta iraunkorrean garaturik.

  • Kultura Ondare Immaterialaren Aurre-inbentarioak eta inbentarioak (maila autonomikoan, udal mailan edo elkarte mailan). Ondarearen babeserako oinarrizko tresna da.

  • Deklarazio eta berezitasun prozesuak: Kultur Intereseko Ondare Immateriala izendatzeko deklarazio txostenen eta espedienteen garapena (esteka Laxoaren Kultur Intereseko Ondarea), Kultur Ondare Immaterialaren Manifestazioak edo estatu zein autonomia mailako bestelakoak.