Proiektuaren aurkezpena “Cauces de historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”

Datorren ostiralean, urriak 5, Tuterako Moncayo Zineman, 2018an egindako proiektuetako bat aurkeztuko dugu: “Cauces de Historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”. Hilabete hauetan zehar Erriberako Ondare Immaterialaren zati baten bilketa eta hedapena egin dugu, batez ere Tuteran. Proiektu honek lau zati izan ditu:

  1. Kultur Ondare Immaterialaren bilketa:

Ondare Immaterialaren 20 Unitateren bilketa egin dugu. 20 pertsona hauek Ebroko Erriberako Ondare Immaterialaren artxiboa konfiguratzeko euren memoria eta ezagutzen ekarpena egin dute. Bildutako gaien artean daude, esaterako, baratzeei buruzko erreferentziak, XX. Mendeko Tuterako merkataritza garapenari buruzkoak edota Aingeruaren Jaitsiera edo Santa Ana jaiak bezalako ospakizunei buruzkoak.

  1. Tuterako Ondare Immaterialaren online artxibo baten garapena:

www.tudelaysuribera.com atariak proiektuan bildutako materiala hedatuko du, bai Ondare Immaterialaren Unitateak profesionalki dokumentatutakoak eta baita ikastetxeek egindako elkarrizketak ere.

Gainera, “memoriaren buzoia” atala ere izanen du, hiritar anonimoei proiektuari euren ekarpenak egiteko aukera eskainiko diena (argazki nahiz bideoekin ).

  1. Hezkuntza proiektua.

Bigarren Hezkuntzako, Corellako IES Alhama, Tuterako IES Benjamín, Cintruénigoko IESO La Paz, Tuterako IES Valle del Ebro eta Castejóngo IESO de Castejón ikastetxeek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialaren Katedrarekin elkarlanean, Kultur Ondare Immaterialari eta Erriberako memoriari buruzko lan bat garatu dute. Ikasleek 100 elkarrizketa baino gehiago egin dizkiete euren gertuko adinduei. Corellan ikasleek 7 elkarrizketa egin zituzten, Cintruénigon 27, Ebroko Castejónen 19 eta Tuteran 54.

  1. Cauces de Historia de la Ribera del Ebro, sus gentes” erakusketa.

Ikasleen lanak, aurkezpenarekin batera inauguratuko den erakusketa batekin jendaurrean aurkeztuko dira. Casa del Almiranten izanen da erakusketa, Rúa kalean, Castel Ruiz egoitzan.

 

Aurkezpen honetan parte hartzera eta erakusketa bisitatzeko gonbita luzatzen dizuegu Ebroko Erriberako Ondare Immateriala ezagutu dezazuen. Horra hor proiektuan bildutako material guztiaren aurrerapen txiki bat.

 

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email