Kultura Ministerioaren enkarguz hiri-testuinguruko kultur ondare immaterialari buruzko ikerketa-proiektu pilotu bat jarri dugu abian eta, Madril, Palma, Bilbo eta Granadarekin batera, Iruñea hautatutako 5 hirietako bat da.
Beatriz Gallego eta eta Julio César Valle (Labrit Ondarea) eta Sara González (Espainiako Ondare Kulturalaren Institutua, ICOMOSeko Ondare Kultural Immaterialaren Nazioarteko Batzordeko eta Espainiako Batzorde Nazionaleko Ondare Kultural Immaterialaren Batzordeko kidea) Joseba Asiron Saez Iruñeko alkatearekin eta Maider Beloki Unzu Kultura, Jai, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi ordezkariarekin bildu dira proiektuaren xehetasunak ezagutzera emateko.
Espainiako Kultura Ondarearen Institutuko Zuzendariordetza Nagusiaren bidez egiten den azterlan honen ondorioek BBAren kudeaketan aitzindaria den metodologia bat sortuko dute, mota horretako beste hiri-testuinguru batzuetan erreplika daitekeena. Lurralde horietako kultura-ondare ez-materialaren kudeaketak berezko profilak ditu; izan ere, hirietan gizartea eta haren arauak azkarrago aldatzen dira, eta kultura desberdinen arteko elkarrekintza gehien sortzen dira. Hiri-lurraldeetan BBA babesteko erronkek eragile askoren arteko lankidetza eskatzen dute: hiri-plangintzakoa, kultura-politikena, ondarearen kudeatzaileena eta eramaileena, betiere hiri-garapen iraunkorreko faktore gisa aprobetxatzea kontuan hartuta.