ETB 2k Ibaien Bilduma emango du

Euskal Telebista Labrit Multimediak ekoiztutako ibaien dokumentalak eskaintzen hasi da.

Beste hainbatetan azaldu dizuegun moduan, zazpi ibaiei buruzko ikus-entzunezko bilduma bat da zazpi programetan zehar euren ahotik ezagutzeko aukera ematen diguna. Ekimena CRANA Fundazioak, NIK-GANek eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak sustatua dela Obra Social La Caixaren laguntzaz.

Horietako bakoitzean, ibaia, lehen pertsonan, bere ertzean bizi diren bizilagunei, faunari eta florari zuzentzen zaie, baita bisitariei ere. Honela, dokumentalak kultur pasaira, paisaia naturalera eta biodibertsitatera hurbiltzen gaitu eta pertsonen eta uraren arteko harremana hobetzeko irtenbideak proposatzen dizkigu.

Bilduma honetako lehen dokumentala, Ni, Bidasoa, joan den larunbatean eman zuten. Datozen saioak galdu ez ditzazun horra hor egutegia:

Urriak 7: NI, EBRO

Urriak 14: NI, ARAGOI

Urriak 21: NI, ZIDAKOS

Urriak 28: NI, EGA

Azaroak 4: NI, URUMEA

Azaroak 11: NI, ARGA

https://vimeo.com/161445645

Dokumentalak albistegien ondoren eskainiko dira, eguerdiko 15:00etan, arratsaldea hasteko plan hoberik bururatzen zaizu? Gozatu ezazu ingurumenarekiko kontzientziarekin eta paisaia ederrekin!

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email