BIDAURRETAKO EMAKUMEAK: GIZARTE-ALDAKETAREN ERAGILEAK

XX. mendean zehar izandako aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoek XXI. mendeko Bidaurreta sortu dute. Eta, hain zuzen ere, aurreko belaunaldiek bizi izan zuten errealitatea ezagutzeko egiten da ikerketa hau. Ikerketa horrek emakumeen lanean jartzen du arreta; izan ere, desberdintasunen naturalizazio tradizionalaren ondorioz, emakumeek egindako jarduerak gutxietsi egin dira, eta, ondorioz, dokumentazio-iturrietan gutxiegi agertu dira. Ikerketaren…

www.iruñekopeñak.com

Peñen Federazioak bi erronka planteatu zizkigun: Iruñeko Peñen dokumentu-funtsa digitalizatzea, hiriko Historia bizia eta herritarrei erakustea peñak sanferminak baino gehiago direla, urte osoan zehar jarduerak egiten dituztela. Labrit Ondarea ahozko memoriaren, ondare immaterialaren, identitate eta imajinario kolektiboen kudeaketaz arduratzen da, eta beraz, ilusio handiz ekin diogu proiektu honi. Horretarako, Labriteko antropologo taldea eta komunikazio taldea…

ERRAILEI BURUZKO MEMORIA, TRENIKOKO EMAKUMEAK.

ERRAILEI BURUZKO MEMORIA, TRENIKOKO EMAKUMEENGAN INSPIRATUTAKO ANTZERKI KOLEKTIBOA. Euskal Trenbidearen historia bizi izan duten zazpi emakumeren ahozko memorian inspiratutako antzezlanak Lizarraldeko sei herri zeharkatuko ditu uda honetan. La Nave Teatroren zuzendaritzapean, komunitatetik bertatik abiatuko den sormen-prozesu batean parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekita dago «memoria sobre railes» obra. Helburua belaunaldien arteko transmisioa erraztea eta…

GALARKO ZENDEAK BIZI ISTORIOAK BILTZEN JARRAITZEN DU

8 urte pasa dira Galarko zendean bertako biztanleen bizi istorioak lehenegoz bildu zituztenetik. Galargo udalak eta Labrit Ondareak aurrera daramaten egitasmo honetan, Navarchivoren proiektuaren barnean, 20 lagunen testigantzak bildu ziren duela 8 urte eta bertze bederatzi lagunen bizi istorioekin osatu dute lana 2022an. Pasa den Igande hontan, Maiatzak 29an, izan zen aurkezpena 70 algunen aurrean.…

FITEROK XX. MENDEKO BIZI ISTORIOAK BILDU DITU.

15 lagunek euren testigantza eman dute Fiteroko herriaren ohiturak, lanbideak eta historia babesteko. Fiteroko Udalak, Labrit Ondarearekin batera, herriaren ahozko ondarea bildu eta zaintzeko egitasmo hau aurrera atera dugu elakrlanean. 15 bizilagunek beren testigantza eman dute Erriberako herri honetako XX. mendeko argazkiaren zati bat osatuz. Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako batek bere bizipenak…

ARGAREN ZUBIAK

Bizitzak elkartzen dituzten zubiak egon badira. Esteribarren 140 kilometro karratu luze-zabalean aurkitzen diren zubi hauek oroimen eta isilpeko aunitz dituzte gordeak. Bertan gordetzen den historia eta istorio horiek partekatu eta trasmititzeko aukera izanen da hemendik aurrera, Udalak sustatutako egitasmo honi esker. Kintoan barrena mugaz gaindiko proiektuarekin bat eta Arga ibaiak harilkaturik ageri zaigun egitasmo hau…

GARES OSATZEN DUTEN AHOTSAK

mendeko Garesera bidai bat egitea posiblea izanen da. Izan ere, pasa den mendeko herri izaera definitzen zuten ohitura, lanbide eta ospakizunak ezagutzea posible izanen baita, herriko bizilagunen ahotsen bitartez. “ Gares osatzen duten ahotsak” izanen da, pasa den mendera eramanen gaituen ekimen honen goiburua. Garesgo udalak eta Labrit Ondareak elkarlanean garatutako ekinbideak, herriko izaeraren erakusle…

XX. MENDEKO TAFALLAKO AHOZKO MEMORIA, 66 BIZITZA-ISTORIOREN BIDEZ

Nolakoa zen XX. mendearen erdialdeko Tafalla? Nola gogoratzen dute bertako biztanleek? Zer aldaketa bizi izan ditu? Jose Mari Esparza tafallarraren arabera, azken 50 urteetan, Tafallan bizitza gehiago aldatu da aurreko 400 urteetan baino. Bere testigantza beste 65 bizilagunen testigantzekin batera jaso da XX. mendeko Tafallako ahozko memoriaren bilketa-lanean, Nafarroako Ondare Inmaterialaren Artxiboa (Navarchivo) osatzera pasako…

“INAUTERIAK ETA ONDARE IMMATERIALA” HITZALDIEN ZIKLOA.

Iruñeko Udalak civivox sarearen bidez antolatutako hitzaldi ziklo interesgarria. Inauterien datak aprobetxatuz, hiru hitzaldi hauen bidez iruditeria kolektiboa, identitatea, ondare immateriala…bezalako kontzeptuetan sakondu ahal izango dugu. Hizlariak Labrit Ondareko kide dira eta esperientzia handia dute arlo horretan. Otsailean Civivox Mendillorrira hurbiltzera eta hitzaldi hauetaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Izen-ematea doan esteka honetan: http://www.pamplonaescultura.es/eu/eventos/ondare-immateriala-gure-nortasunaren-oinarriak/

ARGUEDASKO KOBAZULOETARA BISITA BIRTUALA, TESTIGANTZAK GEHITUTA

Bisita birtuala Arguedasko kobazuloetara. Bertan, bertan bizi ziren pertsonen testigantzak lehen pertsonan entzun eta ikus ditzakegu. Teknologia hiru dimentsiotan, herriaren ahozko memoriaren bilketa antropologikoarekin batera. “Garai zailak ziren, oso jornal gutxi zeuden eta haien zenbatekoak ez ziren askorako ematen. Etxebizitza bat erostea ezinezkoa zen bizilagun askorentzat, alokatzeko etxebizitza gutxi zeuden eta, kasu batzuetan, horien jabeak…