ARGAREN ZUBIAK

Bizitzak elkartzen dituzten zubiak egon badira. Esteribarren 140 kilometro karratu luze-zabalean aurkitzen diren zubi hauek oroimen eta isilpeko aunitz dituzte gordeak. Bertan gordetzen den historia eta istorio horiek partekatu eta trasmititzeko aukera izanen da hemendik aurrera, Udalak sustatutako egitasmo honi esker. Kintoan barrena mugaz gaindiko proiektuarekin bat eta Arga ibaiak harilkaturik ageri zaigun egitasmo hau…