LABRITeko bi kide, ICOMOSkide

Harrotasunez iragarri nahi dugu dagoeneko LABRITeko gure bi lankide bere partaideen artean onartu dituela ICOMOSek. Gure Zuzendari Nagusi, Gaizka Aranguren Urroz, eta gure Aholkularitza Saileko Arduradun, Sara González Cambeiro, UNESCOri atxikitutako Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakunde honetako kide dira. ICOMOSek (International Council on Monuments and Sites – Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseilua), Kultura Ondareari eutsi eta…

Kilometro karratu bakarreko memoria

Atzo maskaren erabileraren agindua indarrean sartu zen. Sei urtetik gorakoentzako beharrezkoak izanen dira maskarak segurtasun distantziak mantendu ezin direnean. Atarrabian ordea, aski ohituta daude, Nafarroako edozein txokotan baino lehenago zabaldu zen neurria herritarren artean. Izan ere, bi metroko distantzia mantentzea ia ezinezkoa da 1,08 kilometro karratu eskaseko azaleran bizi diren 10.204 biztanleentzat. Atarrabian, egunerokoa guztiz…

Etxean egon gineneko memoria

Joan den urtean Labriten hamargarren Urteurrena izan zen. 10 urte memoria biltzen eta denboraren poderioz hura galdu ez dadin lan egiten. Ez genuen inondik inora espero 2020. Urte honek denboraldi ahaztezin hau ekarriko zigunik. Hala ere, sentsazioak, emozioak oroitzea ez da aski guretzat. Garai hartako bizitza nolakoa izan zen gogoratzeko, datuak ere beharrezkoak izanen dira.…

2019ko Arte Ederretako Urrezko Domina jaso du Ángeles Querolek

Joan den urtearen amaieran albiste batek ilusio berezia egin zigun Labriten. Gure laguna eta maiz lankidea ere izan dugun Mª Ángeles Querolek 2019ko Espainiako Arte Ederretako Urrezko Domina jaso baitzuen. Kultura eta Kirol Ministerioak emandako sari honek arteen alorrean nabarmendu diren pertsona eta entitateei egiten die aitortza, bere kasuan Kultur Ondarearen babesaren alde egindako lanagatik.…

2020ko Mintegia

Asteburu gizena Labriteko lantaldearentzat.  Ez da izan ahozko memoriaren bilketan jo ta fuego ibili garelako, ez gara inolako kongresutan egon, ez dugu dokumental baten errodajea izan … atsedenik gabe sortzen, eztabaidatzen eta proposamenak egiten eman dugu asteburua. Egun hauetako helburua ez da, ohikoa den gisan, Ondare Immateriala kudeatzea baizik eta elkarrekin Labriteko proiektuan lan egitea.…

Labrit eta Intangia 948 Merkatuan.

Joan den irailean, Intangia Aktibo Ukiezinen Babeserako Elkarteak eta Labrit Ondareak (Nafarroako Museoaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin),  ‘Ukitu Ezin Dena Babestuz: Kultur Ondare Immaterialari eta Jabetza Intelektualari buruzko Jardunaldiak’ antolatu genituen. Egun horietan bi alorretako profesionalok gai hauei buruz aztertu, eztabaidatu eta ikasteko aukera izan genuen, modu zuzenean babesteko Jardunbide Egokien zerrenda bat…

Gurekin lan egin nahi duzu?

Lan eskaintza: Labriteko egitasmoendako merkatu berriak ireki eta kulturarekin, ondare immaterialarekin eta memoriarekin harremana duten produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko pertsona euskalduna behar dugu. Bereziki proiektuen salmentarako gaitasuna duen pertsona; hau da, komertzialgintzan iaioa, baina baita ere proiektu horiek diseinatzeko eta egikaritzeko gaitasuna gara dezakeena. Eskatzen dugu: Komunikazio arloan, kultura kudeaketan edota ikus-entzunezkoetan esperientzia izatea; bereziki…

‘Dinbilidanbala’: Nafarroako Ondare Immaterialari buruzko joko hezigarria

DINBILIDANBALA, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetan (hirugarren mailatik seigarren mailara) Kultur Ondare Immaterialaren garrantzia transmititzeko helburuarekin garatu zen baliabide didaktiko bat da. Proiektu honek NAVARCHIVO eta ikastetxeak harremanetan jartzen ditu. Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuak finantzatu zuen eta Bitartean: artea eta hezkuntza elkarteko hezitzaile taldeak diseinatu du. Kultura Departamentuak, aste honetan aurkeztu du proiektua. Labritek…