PROIEKTUAK

Erronkari Gaztaren Kultur Ondarea: Altxor materiala zein immateriala.

Labriten aspalditik kontziente gara Ondare Immaterialaren kudeaketaren ikerketa ez dela bere horretan helburu bakarra, bestelako zerbitzu edo produktuei balioa gehitzeko ere balio dezakeelako. Iaz izan genuen hori egiaztatzeko aukera, Erronkari Gaztaren Jatorri Izendapenarentzako prestatu genuen komunikazio kanpainarekin. Spot baten bitartez gazta eta bere sorlekua inguratzen duen paisaia kulturala eta naturala ezagutzera emanez. Ikusi ez bazenuten,

Segi irakurtzen »

Izabako zineman erabili ziren ikus-entzunezkoak euskaratu ditugu

Udaberria iritsi baino lehen aste txuriko ekimenei amaiera emateko Izabako zineman erabili ziren ikus-entzunezkoak euskaratu ditugu. Baloreetan oinarritutako hezkuntza, D ereduko ikasleendako ere eskuragarri 2017-2018 ikasturtearen hasieratik aitzina. Bertan historiaren ezagutza, balioak eta bereziki Erronkari bailarako izaera ezagutu ahalko dute, euskaratik eta euskarara. Jarduera honetan beti irakaslegoaren laguntza izanen dute. https://vimeo.com/242565265 https://vimeo.com/242566594 https://vimeo.com/242567384

Segi irakurtzen »

Sevillatik Bilbora: Labrit Ondarearen azken hitzaldiak.

Joan den astean, Sevillara egin genuen bidaia, Ondare Immaterialaren II. Mintegian parte hartzeko. “Isildutako soinuak: musika, dantza eta ahozko tradizioa Andaluzian”, hala du izena Ondare Historikoaren Andaluziar Institutuak eta Andaluziako Juntako Kultura Kontseilaritzak antolatutako mintegiak. Iaz bezala, bigarren edizio honetan ere ahozko adierazpena, musika tradizionala eta gaur egun horiek gordetzeko dauden moduei buruzko mahai-inguruetan parte

Segi irakurtzen »

Uraren Nazioarteko Eguna: Labriteko Ibaien Entziklopediaren proiekzioak.

Gaur, martxoak 22, Uraren Nazioarteko Eguna da. Nazioartean, egun hau UN Waterrek koordinatzen du. Entitate hori, Nazio Batuen Erakundearen elkarlanerako mekanismo bat da edateko urarekin zerikusia duten gaietarako, non gobernuek eta bestelako entitateek parte hartzen duten. Gaur egun, ia bi bilioi pertsona kutsatutako ura kontsumitzera beharturik daude eta egoera horrek kolera edo disenteria bezalako gaixotasunak

Segi irakurtzen »

Mendazako eta Berbintzanako Ondare Inmaterialaren ezaugarritze bilerak.

Azken bi asteotan, bi udalerri nafarretan ezaugarritze jardunaldi bana egin ditugu: Joan den astean Mendazan izan ginen (Acedo, Asarta, Mendoza eta Ubago Kontzejuek osatzen duten udalerrian), Lizarrako merindadean eta orain dela egun batzuk berriz, Oliteko merindadean dagoen Berbintzanaren txanda izan zen. Ezaugarritze prozesuan zehar, gure lana Ondare Inmaterialaren alor guztiak birpasatzea da, Imaginario kolektiboa eta

Segi irakurtzen »

Labritek Ondare Inmaterialari buruzko hainbat modulu eskainiko ditu Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Ondare Materiagabeak, eta gure nortasunaren ezaugarriak izanagatik babestea erabaki dugun kultur adierazpen tradizionalek, azkeneko urteotan izugarrizko presentzia dute gure egunkari eta sareetan. Kultur Ondare mota gazteena izan arren, Ondare Inmateriala izendatuena, eztabaidatuena eta sare sozialetan aipatuena da. Batez ere, bizirik dagoen gauza bat delako, etengabe aldatzen ari delako eta pertsonen bizitzarekin harreman estua duelako. Izan

Segi irakurtzen »