PROIEKTUAK

BIANAK BERE ONDARE IMMATERIALAREN BILKETA HASI DU

Ekainaren 9an, asteazkena, Bianak bere ondare immateriala biltzeko proiektua jarri zuen martxan. Ekitaldi xume batean, Yolanda García alkateak hitzarmena sinatu zuen Labrit Ondarearekin, bere ondarearen bilketa eta babesa bermatzeko, eta, fase hori amaitutakoan, emaitza Nafarroako Ondare Inmaterialaren Artxiboari emango zaio. Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako bat, eta, beraz, aldaketetara egokitzeko gaitasun handiena duena,

Segi irakurtzen »
Sua ez da inoiz itzali behar

IPUIN INTERAKTIBOAK, KLIKATU ETA GOZATU!

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortutako era.eus webgunean argitaratutako proiektua. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzat. Istorioak Euskokultur Fundazioak eta Labrit Ondareak egindako ahozko memoriaren bilketaren funtsetatik hautatu eta eguneratuak izan dira, eta ilustrazioak Liébana Goñik egin ditu, istorioen pasarte bakoitza zehatz-mehatz gorpuztuz. Bada, horrez gain, badira ilustrazio guztietan interakziorako puntuak, haien

Segi irakurtzen »
Jardunaldiaren argazkia

KULTUR ONDARE IMMATERIALAREN INBENTARIOAN METODOLOGIA PARTE-HARTZAILEAK. (LA HABANA)

Joan den ostegunean, maiatzaren 27an, Labrit Ondareak atsegin handiz parte hartu zuen “Kultur Ondare Immaterialaren inbentarioan metodologia parte-hartzaileak” izeneko formakuntza teorikoan, Habanako badiaren eta haren industria-ondarearen garapenean emakumeak izan duen paperaren proiektura bideratuta. Elkartruke hori PR019K2/0004 proiektuaren barruan kokatzen da, Tecnaliaren eta Habanako hiriko historialariaren Bulegoaren eskutik. Proiektuaren helburu orokorra da Habanako badiaren garapenean emakumeak

Segi irakurtzen »
Dokumentalean agertzen den harakina

ATARRABIAKO UDALAK “KM² 1eko MEMORIAK” IZENEKO IKUS-ENTZUNEZKOA ESTREINATUKO DU MAIATZAREN 27AN

Labrit Ondarearen bitartez, Covid-19ak ekarritako lehen hilabete gogor haietan bizitakoak jasotzea erabaki zuen Atarrabiako Udalak. Momentu historiko hau gure ondorengoei transmititzeko baliagarri izanen den ikus-entzunezko baten bitartez egin du. Hamar pertsonen ahotik Atarrabiako kaleetan eta batez ere, etxeetan bizi izandakoak ezagutzeko aukera ematen du. Udal ordezkarientzat, mahai gainean zituzten proiektu gehienak alde batera utzita, herritarrak

Segi irakurtzen »
Dokumentalaren irudi batt

Araxesen gainetik, Malloen azpitik dokumentala estreinatuko da maiatzaren 7an

Orain dela hamar urte Araitz eta Beteluko udalek Labrit Ondarearen bitartez euren udalerriko memoria immateriala biltzea erabaki zuten. 22 elkarrizketa horietan oinarrituta, ikus-entzunezko honen bitartez, Araitz eta Beteluko ahozko memoriaren transmisio lana egitea erabaki dute udalek. Labrit Ondareak ekoiztutako ikus-entzunezkoa da. Bi udalen ahalegin ekonomikoaz gainera, ezinbestekoa izan da Beteluko Uraren babesa. 2020ko udan egin

Segi irakurtzen »
ASAEE Logoa

Labrit ASAEE-ko kide izango da

Labrit Ondarea, ondare immaterialaren kudeaketa integralean espezializatutako enpresa bat da. Gure funtsezko lan-ildoek lotura estua dute antropologiaren esparruarekin, eta, horregatik, prestakuntza antropologikoa duten pertsonak gehiengoa dira gure enpresan. Labrit Ondarearentzat albiste ona da ASAEEn (Espainiako Estatuko Antropologia Elkartea) sartzea. Zehazki, Lanbide Batzordean parte hartuko dugu. Bertan sartzen dira nortasun juridikoa duten unibertsitatez kanpoko erakunde publiko

Segi irakurtzen »