BIDAURRETAKO EMAKUMEAK: GIZARTE-ALDAKETAREN ERAGILEAK

XX. mendean zehar izandako aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoek XXI. mendeko Bidaurreta sortu dute. Eta, hain zuzen ere, aurreko belaunaldiek bizi izan zuten errealitatea ezagutzeko egiten da ikerketa hau. Ikerketa horrek emakumeen lanean jartzen du arreta; izan ere, desberdintasunen naturalizazio tradizionalaren ondorioz, emakumeek egindako jarduerak gutxietsi egin dira, eta, ondorioz, dokumentazio-iturrietan gutxiegi agertu dira.

Ikerketaren helburuak honako hauek izan ziren:
– Bidaurretako emakumeen lana ikusaraztea, ahozko iturrien, iturri bibliografikoen eta dokumentalen kontsultan oinarritutako ikerketa-lan baten bidez.
– Emakumeek herriaren garapen ekonomiko eta sozialean duten zeregin aktiboa aldarrikatzea, lan produktiboan zein erreproduktiboan egiten duten ekarpenarekin.
– Estereotipoak desmuntatzea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta kontziliazioan erantzunkidetasuna sustatzea tokiko erreferenteen bidez.

Ikerketa hau garatzeko metodologia hiru fasetan egituratu zen (informazioaren bilketa, azterketa eta idazlana). Informazioa bi transmisio-ardatzen inguruan bildu da: ahozkoa eta dokumentala. Iturri bibliografiko eta dokumentalei dagokienez, genero-ikuspegitik berrikusi ziren.

Labrit Ondareak gauzatutako proiektua, Bidaurretako Udalak sustatua eta INAIk (Nafarroako Berdintasunerako Institutuak) eta Berdintasunerako Estatu Itunak finantzatua.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email