Dokumentalean agertzen den harakina

ATARRABIAKO UDALAK “KM² 1eko MEMORIAK” IZENEKO IKUS-ENTZUNEZKOA ESTREINATUKO DU MAIATZAREN 27AN

Labrit Ondarearen bitartez, Covid-19ak ekarritako lehen hilabete gogor haietan bizitakoak jasotzea erabaki zuen Atarrabiako Udalak. Momentu historiko hau gure ondorengoei transmititzeko baliagarri izanen den ikus-entzunezko baten bitartez egin du. Hamar pertsonen ahotik Atarrabiako kaleetan eta batez ere, etxeetan bizi izandakoak ezagutzeko aukera ematen du. Udal ordezkarientzat, mahai gainean zituzten proiektu gehienak alde batera utzita, herritarrak…

Dokumentalaren irudi batt

Araxesen gainetik, Malloen azpitik dokumentala estreinatuko da maiatzaren 7an

Orain dela hamar urte Araitz eta Beteluko udalek Labrit Ondarearen bitartez euren udalerriko memoria immateriala biltzea erabaki zuten. 22 elkarrizketa horietan oinarrituta, ikus-entzunezko honen bitartez, Araitz eta Beteluko ahozko memoriaren transmisio lana egitea erabaki dute udalek. Labrit Ondareak ekoiztutako ikus-entzunezkoa da. Bi udalen ahalegin ekonomikoaz gainera, ezinbestekoa izan da Beteluko Uraren babesa. 2020ko udan egin…

ASAEE Logoa

Labrit ASAEE-ko kide izango da

Labrit Ondarea, ondare immaterialaren kudeaketa integralean espezializatutako enpresa bat da. Gure funtsezko lan-ildoek lotura estua dute antropologiaren esparruarekin, eta, horregatik, prestakuntza antropologikoa duten pertsonak gehiengoa dira gure enpresan. Labrit Ondarearentzat albiste ona da ASAEEn (Espainiako Estatuko Antropologia Elkartea) sartzea. Zehazki, Lanbide Batzordean parte hartuko dugu. Bertan sartzen dira nortasun juridikoa duten unibertsitatez kanpoko erakunde publiko…

ijitoen irudimen kolektiboa

GIPUZKOAKO IJITO HERRIAREN IMAGINARIO KOLEKTIBOA AINTZAT HARTZEA

Proiektu honen bidez, Gipuzkoako ijitoen irudimen kolektiboari lotutako zenbait kontzeptu zabaldu eta azaldu nahi dira. Helburu hori lortzeko, bi helburu zehatz bete dira: -Gipuzkoako ijitoen imaginario kolektiboaren elementu edo kontzeptu adierazgarriak hautatzera bideratutako partaidetza-esparrua garatzea. -Emaitzak transmititu eta gizarteratzea. Gipuzkoako ijitoen imaginario kolektiboaren funtsezko hamar kontzeptu jasoko dituen gurpil bat egiteko proiektua, lurraldeko hainbat tokitan…

Vasco-navarroko emakumeak

“VASCO-NAVARRO”ko EMAKUMEAK

Vasco-Navarro trenbideko emakume protagonisten memoria biltzeko proposamena. Labrit Ondarearen, Vasco–Navarro Trenbidearen Bide Berdearen Elkartearen, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta TEDER elkartearen proiektu bateratua. Ondare Immateriala kudeatu eta babestea ahalbidetzen duena, trenbide honi lotutako emakumeen oroitzapenak eta memoria behar bezala jasoz. 2020ko abenduaren 31n, 53 urte bete ziren trenbidea itxi zenetik, eta, nahiz eta lan asko egin…

2021eko proiektien irudia

2020: GURE 10 PROIEKTUAK PANDEMIAK BALDINTZATUTAKO URTE BATEAN

Zailtasunez beteriko urte historiko honetan, Labrit Ondarea osatzen duen taldeak, memoriatzari gisa, orain inoiz baino garrantzi handiagoa duten lingoteak ateratzen jarraitu dugu. Pandemia izugarri horrek erakutsi digu zein erraz gal ditzakegun ikuspegi antropologikotik funtsezkoak diren belaunaldiak. Hala eta guztiz ere, gure bideak aurrera jarraitzen du, eta Labritek parte hartu duen 2020ko 10 proiekturen hautaketa honek…

Gayarre Antzokia, bilketarako prest

GAYARRE ANTZOKIARI LOTUTAKO MEMORIAREN BILKETA HASI DA

Gaur, Astelehena, Otsailak 8, hasi da Gayarre Antzokiari lotutako memoriaren bilketa. Proiektu hau Labrit Ondarea, Gayarre Antzokia eta Uharte Zentroa erakundeen ekimen bateratua da, IRUDILANTEGIA-ATELIER de imaginarios izenekoa, eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Cultural 2020 programaren barruan hautatu da. Kultura ikerketa aplikatuko proiektua, Gayarre Antzokiak Iruñeko imaginario kolektiboan duen presentzia identifikatu…

Soinu estudiorako zerrenda

Labriteko soinu estudioan lan egiteko teknikari zerrenda osatzen ari gara. Iruñean eta lan talde euskaldunean egon nahi baduzu bidali zure c.v. info@labrit.net edo deitu 948210103 zenbakira. https://labrit.net/multimedia/

Izabako zineman erabili ziren ikus-entzunezkoak euskaratu ditugu

Udaberria iritsi baino lehen aste txuriko ekimenei amaiera emateko Izabako zineman erabili ziren ikus-entzunezkoak euskaratu ditugu. Baloreetan oinarritutako hezkuntza, D ereduko ikasleendako ere eskuragarri 2017-2018 ikasturtearen hasieratik aitzina. Bertan historiaren ezagutza, balioak eta bereziki Erronkari bailarako izaera ezagutu ahalko dute, euskaratik eta euskarara. Jarduera honetan beti irakaslegoaren laguntza izanen dute. https://vimeo.com/242565265 https://vimeo.com/242566594 https://vimeo.com/242567384

“Malerreka” dokumentalaren aurkezpena

Maldan goiti eta behitiko kontuak, erreka bazterreko kantuak XX. mendean bertako ohiturak, lanbideak, sinesmenak eta bizimoduak nolakoak ziren kontatzen duten Malerreka, Bertizarana, Basaburu Txikia eta Sunbillako 56 lagun elkarrizketatu ditugu. Haien solasek kulunkatuko gaituzte maldaz malda eta errekaz erreka. Dokumentalaren aurkezpena Donezteben izan zen. Trailerra: https://vimeo.com/127626306