Duela egun batzuk, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterrak antolatutako PLOT POINT jardunaldien bigarren edizioan parte hartu genuen. Bertan, ARENA Comunicación Audiovisual eta CLAUko bidaideekin batera, uztailaren hasieran EITBn estreinatuko den sanferminei buruzko gure 2. dokumentala aurkeztu genuen.
Nafarroan ikus-entzunezko sektorean lan egiten dugun enpresa txiki asko gaude eta elkarlana funtsezkoa da, bai elkarri elikatzeko baita proiektu handiagoak garatzeko ere. Eta horretan ari gara gu ere bai!