Sara González gure lankideak eta Ángeles Querol Madrilgo Unibertsitate Komplutenseko katedradunak “Ondare Ez-materiala” izenburuko liburua argitaratu dute, Catarata argitaletxearekin.
Doinu dibulgatzailea lagun Ondare Ez-materialaren kontzeptua berrikusi egin dute, hura babesteko moduak zerrendatuz, jabetza zehaztuz edota ondare horren zaintza zeini dagokion adieraziz. Honetaz guztietaz gain, gai hau jorratzen duten estatuko zein nazioarte mailako arautegia plazaratu dute baita Espainian Interes Kulturaleko Ondasun gisa onartuak izan diren kultur agerpenak aipatu eta Unescoren zerrendak iruzkindu dituzte.
Ale hau, “Redescubre” bildumako lehen zenbakia dugu, Unibertsitate konplutenseak eta Catarata argitaletxeak elkarrekin sortutako bilduma berria.