Jendearen begiak irekitzeko helburuarekin sortutako ibilbide turistikoak, guztiak ere jakingarriak bai bertakoentzat bai kanpoko bisitarientzat: historia, istorioak, bitxikeriak, zoko-moko ahaztuak, gizon-emakume isilaraziak. Gure iraganaren aztarnak ezagutu eta ulertzeko bertze modu bat.