Labrit Ondarea, Sortzen Jaiako hezkuntza eta euskara eragileen azokan

Sortzen Jaia ospatuko du igandean, maiatzak 21, euskal eskola publikoen aldeko elkartek eta Labrit Ondarea bertan izanen da. Auzo Bizi Onaren Eskola eta Hezkuntza Burujabetza lelopean antolatu dute aurtengo jaialdia. Iruñeko Udal Plazatik, goizeko hamarretan, aterako den kalejiran, Antsoaingo Ezkaba Ikastetxean Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan laugarren gela bat irekitzeko aldarrikapena eginen dute. Handik Antoniutti parkeraino…

Museoen Nazioarteko Eguna: Gure Ondarearekin eta gure komunitatearekin adiskidetuz.

Mundu osoko museoak gaur, 2017ko maiatzaren 18an, euren Nazioarteko Eguna ospatzen dute eta honakoa da aurtengo Museoen  Nazioarteko Egunaren gaia, Museoak eta historia eztabaidagarriak: museoetan esan ezin dena esanez. Gai honen bitartez, historia traumatikoetan eta ikuspuntu ezberdinen arteko elkargune gisa museoen eginkizuna nabarmentzen da. Horrela, museoen bitartez pertsonen eta herrien arteko harremanak baketzea da helburua,…