Vimeoko edukiak deskargatzeko baldintzak

XEDEA.- VIMEO plataformaren BIDEOEI buruzko erabilera-eskubidea lagatzea da erabilera-lizentzia honen xedea, betiere merkataritzaz bestelako xedeetarako, era ez-esklusiboan, eta ERABILTZAILEAREN erabilera pertsonal eta besterezinerako baizik ez. Lizentzia honetan bertan azaldutako klausuletan zehazturik dago zertan edo zertarako erabiliko diren, zer epetan edo epealditan, zenbat deskarga eta zer lurralde-esparrutan. Klausula horiek lizentzia honen zati direla ulertzen da. Akordio honek erabilerarako baimena arautzen du; ez, ordea, salmentarako. Horrenbestez, TITULARRAK dauka eta edukiko du ikus-entzunezko lanen gaineko jabetza intelektualeko eskubide guztien jabetza, BIDEOENA, alegia.

 

KONTRATATZAILEAK.- Irudien gaineko jabetza intelektualeko eskubideen titularra eta erabilera-eskubidearen TITULARRA LABRIT MULTIMEDIA,S.L. da. IFK: CIF B71008940. Helbidea: JOAN LABRITEKOAREN KALEA 29, 2. SOLAIRUA – IRUÑEA. PK: 31001. Probintzia: NAFARROA. Herrialdea: ESPAINIA. Bezeroari arreta egiteko telefono zenbakia: (+34) 948210103. E-maila: labrit@labrit.net. Erabilera-lizentzia honen hartzailea VIMEO kanalean dauden bideoen ERABILTZAILEA da. Bideoa deskargatzeak lanen ERABILTZAILE izatea dakar berarekin, bai eta erabilera-baldintza hauen onarpena ere.

SALBUESPENAK.-. Akordio honetan berariaz arautu ez diren edo aipatu ez diren eskubide guztiak LABRIT MULTIMEDIA titularrarenak dira, eta ez dago lizentzia-emailearen interesetarako kalterik sor dezakeen interpretaziorik edota lanen ustiapen normala kaltetu dezakeenik. Akordioan zehaztutako baldintzen araberako erabilera mugatuaz bestelako ustiapen oro TITULARRAK espresuki baimendu beharko du. Baldintza hauek ez diote lizentziarik ematen ERABILTZAILEARI bideoak ustiatzeko; beraz, ez dago baimendua bideoak erreproduzitu, banatu, publikoki komunikatu edo eraldatzeko, eta horretarako, titularrarengana jo eta baimen espresua eta idatzia eskatu beharko du. BIDEOARI buruzko copyrighta LABRIT MULTIMEDIArena da eta ez beste inorena, eta ERABILTZAILEA, berriz, jasotako ale digitalaren eskuratzaile legitimoa soilik izanen da, eta konpromisoa hartuko du lanari datxezkion jabetza intelektualeko eskubideak arautzen dituen jabetza intelektualaren legedia errespetatzeko. Baldintza horiek, era berean, ez dira LABRIT MULTIMEDIA marka erregistratua erabiltzeko lizentzia bat, ezta VIMEO kanalean eskura ditzakeen edukiak, diseinuak, irudiak, egitura, datu-baseak eta gainerako informazioa erabiltzeko lizentzia bat ere, haien guztien titularitatea haien jabe legitimoena baita. ERABILTZAILEAK, BIDEOA deskargatzean, konpromisoa hartzen du jabetza intelektualean eta industrialean diren eskubideak errespetatzeko eta edukiak ez erabiltzeko, titularrak aurrez baimenik ematen ez badu.

IRAUPENA .- Barrenean BIDEOAK dauzkaten artxibo digitalak deskargatzeko unean sartuko da lizentzia indarrean, eta iraupen mugatua izanen du, jabetza intelektualari buruzko legearen 43. artikuluarekin bat (1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa). Behin adierazitako denboraldia iraganik, ERABILTZAILEAK ez du ahalmenik izanen lanak edo edukiak erabiltzeko, eta aipatu artxiboak ezabatu edo suntsitzeko konpromisoa hartu beharko du.

LURRALDE ESPARRUA.- Lizentziak nonahi dauka indarra.

ERABILERA BALDINTZAK.- ERABILTZAILEAK debekatua dauka lana bere osoan edo zati batean saldu, besterendu, berralokatu, azpibaimendu edo lagatzea. Bestela, ERABILTZAILEAK ezarrita dauden royaltiak ordaindu beharko ditu, ustiapen-eskubidea laga izanaren kontraprestazio gisa, akordio honetan ezarritakoarekin bat. Lanak erabiltzen badira TITULARRAK aurreikusitakoaz edota baimendutakoaz bestela, inolako kontraprestazio ekonomikorik gabe, jabetza intelektualeko eskubideak urratuko dira.

TITULARRAK ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain hirugarrenen aurrean eta ez du zerikusirik akordio honen bidez laga diren lanen erabileraren ustiapen komertzialetik eratorritako auziekin. Lizentzia-emaileak ez du erantzukizunik izanen zuzeneko edo zeharkako ezein kalterengatik, ezta sortzen ari den edozein kalterengatik edo lortu gabeko edozein irabazirengatik ere, ez eta titularraren kontroletik kanpo dagoen beste ezein zirkunstantziarengatik ere, horrek zerbitzuei edozein modutan eragiten badie.

BERMERIK EZA.- Ez TITULARRAK, ez haren enplegatuek edo ordezkariek, ez dute bere gain erantzukizunik hartuko bideoak erabili ezin izanak eragindako kalte-galerengatik. Abisu hau funtsezkoa da erabilera-lizentzia honetan. Aurrerantzean, ez da zilegi izanen lizentzia honen xedearen inolako erabilera, abisu honen pean ez bada.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA.- Jabetza intelektualeko legeria nazionalak eta nazioartekoak arautzen du erabilera-lizentzia honi buruzko akordioa.

TITULARRAK eta ERABILTZAILEAK Iruñeko auzitegi eta epaitegien iritzipean jarriko dute akordio honen interpretazioaz edo betekizunaz izan litekeen desadostasun oro eta uko egiten diote beste edozein foru aplikagarriri.

Ustiapen-eskubide gehigarriak behar izanez gero, edota eskuratutako eskubideei zein betebeharrei buruzko informaziorik behar izanez gero, honako helbide elektroniko honetara jo dezakezue: labrit@labrit.net