URRAULBEITIKO ONDARE MATERIAGABEAREN AURKEZPENA

Joan den larunbatean, Arripodas herrian, Urraulbeitin buruturiko ondare materiagabearen bilketaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen.

Eguerdiko 12,30etan izan zen ekitaldia eta elkarrizketatu eta udal ordezkariez gain 50 lagunetik gora elkartu zen.

Ekitaldi xume bezain hunkigarrian, bertaratuek bailaran egin diren 6 elkarrizketetako pasarteekin Labrit.ek aukera honetarako sorturiko bideoa gozatu ahal izan zuten.

Horretaz gain, elkarrizketatu bakoitzari bere elkarrizketa biltzen duen DVDa eta udal ordezkariari elkarrizketa guztiak biltzen dituen disko gogorra eman zitzaizkien.

IMG-20160521-WA0007 IMG-20160521-WA0005

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email