Leitzak bere etxealdiaren memoria jasoko du
Leitzako Udalak hitzarmen bat sinatu du gaur Labrit Ondarea-rekin COVID-19ak sortutako ezohiko egoera honetan bizitakoak bildu, gorde eta herritaratzeko. Udalerriko egunerokoa guztiz aldatu da aste hauetan. Jenderik gabeko kale hutsak, irekita gelditutako saltokietako ilarak, zigilu pean dauden parkeak, galtzada-harri tradizionalen zirrikituetan hazitako loreak eta maiz balkoira ateratzen diren herritarrak normaltasunera noiz bueltatuko zain. Bakardadea, asperdura…