PROIEKTUAK

Ni, Arga

“Bertze istorio bat konta niezazueke… Hosto zoriontsuarena, harri tristearena, zomorro galduarena, igel ergelarena edo jateko balio ez duen zizarena; udazken galduarena edo etorkizunik gabeko jende soilarena… Horrena guztiarena eta gehiago izanen da kontatuko dizuedana. Izan ere, dena heldu zait, lehenago edo geroago. Dena biltzen baitut. Bai izotzaren lehen malkoak eta baita harkaitz txikituekin lantzen ditudan harriak. Nire jendea zarete eta ni zuen ibaia. Arga.”

“Ni, Arga” dokumentalaren hasiera da. Ibai honen eta bere biztanleen arteko harremanaren iragana, oraina eta etorkizuna aztergai duen lana. “Ni, ibaia” Nafarroako Gobernuak sustatu, Obra Social La Caixak lagundu eta Labrit Multimediak ekoizten duen ikus-entzunezko entziklopediaren zazpigarren alea da. Azken zazpi urteotan ibai bana landu dute: “Ni, Bidasoa” (2010), “Ni, Ebro” (2011), “Ni, Ega” (2012), “Ni, Cidacos” (2013), “Ni, Aragoi” (2014) eta “Ni, Urumea” (2016).

Ibaiak lehen pertsonan hitz egiten du bere izateari buruz, bere biodibertsitateari buruz eta bere auzokoekin dituen harreman gora-beheratsuei buruz.

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email