Covid-19ak sortutako egoera paregabe honetan gertatutako bizipenen bilketa, babesa eta transmisioa.
Zalantzarik gabe, etapa historiko honek hemendik aurrerako guztia markatuko du. Leitzako Udalak jaso nahi izan du, hamarkada batzuen buruan ondare inmaterial horretaz gozatu ahal izateko, jardunbide egokien erakusgarri bikaina.
Hilabete hauetan herrian izandako esperientzia bildu, babestu eta transmititzea, ikuspegi historiko eta antropologikoaren bidez.
Etapa honetan protagonismo berezia izan duten pertsonei egindako sei ondare inmaterial unitate, kalean hartutako lekukotasunak, irudiak eta material hori transmititzeko ikus-entzunezko lana.