Joan den irailean, Intangia Aktibo Ukiezinen Babeserako Elkarteak eta Labrit Ondareak (Nafarroako Museoaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin), ‘Ukitu Ezin Dena Babestuz: Kultur Ondare Immaterialari eta Jabetza Intelektualari buruzko Jardunaldiak’ antolatu genituen. Egun horietan bi alorretako profesionalok gai hauei buruz aztertu, eztabaidatu eta ikasteko aukera izan genuen, modu zuzenean babesteko Jardunbide Egokien zerrenda bat osatuz.
Jardunaldiek publiko zabal eta berezitua elkartu zuten eta gainera, Streaming bitartez gure Vimeo kanalean eskaini ziren, baina galdu egin bazenuen aukera berri bat duzu gai hauei buruz gehiago ikasteko datorren azaroaren 20, 21 eta 22an, 948 Merkatuan: Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea.
Gure lankideak diren Itziar Lurik (Labrit) eta Conchi Cagidek (Intangia) Jardunbide Egokien dokumentua aurkeztuko dute azaroaren 21ean, ostegunarekin, goizeko 11:00etan, Baluarten. Hurbildu eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu: Jabetza Intelektualak Kultur Ondare Immaterialean izan ditzakeen aplikazioei buruzko eztabaida teoriko eta praktiko sakon baten emaitza aurkeztuko da.